TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donald Trump presidente estatubatuarra, muga-zerga berriak iragarri dituen ekitaldian
Donald Trump presidente estatubatuarra, muga-zerga berriak iragarri dituen ekitaldian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Erreakzioak: Trumpen muga-zergak: Donald Trump AEBko presidenteak % 10eko muga-zerga orokorrak iragarri ditu herrialde guztien inportazioentzat, % 20koak Europar Batasuneko produktuentzat eta % 34koa Txinarentzat. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu du "erantzuteko prest" dagoela, erantzun hori nolakoa izango den zehaztu ez badu ere. 

- Gazako haurrak Euskal Herrian: Gaixotasun onkologikoren bat duten Gazako bost adingabe (1-13 urte artekoak) artatuko ditu Osakidetzak; hiru, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta bi, Donostiakoan. Orotara, 13 haur palestinar iritsi dira gauean Zaragozako aireportu militarrera, eta, lur hartu orduko, bostek Euskal Herrirako bidea hartu dute. Familiek lagunduta etorri dira.

- Hizkuntza eskubideen txostena: Hizkuntza Eskubideen Behatokiak "Hizkuntz Eskubideen Egoera 2024" txostena aurkeztuko du Bilboko, Euskararen Etxean. Agurne Gaubekak, Behatokiko zuzendaria, eta Garbiñe Petriatik, Behatokiko teknikaria, parte hartuko dute ekitaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X