Erdieroaleen muga-zergen ingurukoak eta salbuespenak "aldi baterako" diren argituko du Trumpek astelehenean
Txinarekin duen gerra komertzialaren erdian eta Etxe Zuriak estrategian egindako joera aldaketen ondorioz zalantzak piztu direnez, Donald Trump AEBko presidenteak astelehenean hitz egingo du erdieroaleei muga-zergen balizko aplikazioaz.
Azken hamar egunetan merkatuak astindu ditu Trumpek, aurrena mundu osoko herrialdeei muga-zerga handiak ezartzeko iragarpena egin eta gero atzera eginda, bai eta Pekinen aurkako erasoa areagotuta, AEBko zorraren finantziazio-kostuak gorantz jarraitzen zuen bitartean. Larunbat honetan jakin da Washingtonek Txinako hainbat eta hainbat produktu teknologiko zergapetu gabe uztea erabaki duela.
Aduanen eta Mugako Babesaren Bulegoak (CBP, ingelesez) Txinako telefonoak, ordenagailuak, pantailak eta era guztietako osagai teknologikoak % 145eko muga-zergak aplikatuko litzaizkiekeen ondasun-zerrendetatik kanpo uzteko hartutako erabakiari buruz galdetu diotenean, Trumpek esan du astelehenean emango duela informazio gehiago.
"Astelehenean emango dizuet erantzuna. Oso zehatzak izango gara", erantzun du errepublikanoak Air Force One hegazkinean.
Gauzak ez baitaude batere garbi. Izan ere, larunbatean iragarritakoari ñabardura egin dio gaur AEBetako Merkataritza idazkariak eta produktu horiei muga-zergak kentzea baino "tarifa berezietan" sartuko direla hilabete barru edo esan du. Trumpek berak argitu beharko du astelehenean, zer egiteko asmoa duten.
Inportazioei % 100etik gorako muga-zergak aplikatzen ari diren testuinguruan, Washingtonen eta Pekinen artea nolabaiteko hurbilketa ikusteko egarriz daude merkatuak, munduko bi ekonomia handienen arteko gerra komertziala korapilatu ez dadin eta atzeraldi globala eragin ez dezan.
Pekinen eta Washingtonen arteko balizko hurbilketaren seinaleak atzemateko zain, edota bi aldeak isilean bada ere negoziatzen ari direla baieztatzeko zain, datozen egunetan AEBetako Altxorraren tituluetan egongo da arreta, bai eta Trumpen Gobernuaren eta beste aktore garrantzitsuen (Japonia, Hego Korea eta Europar Batasuna, besteak beste) arteko beste negoziazio arantzelario batzuen aurrerapenetan ere. Esaterako, Maros Sefcovic Europar Batasuneko Merkataritzako komisarioa Washingtonen izango da astelehenean, AEBko bere homologoekin hitz egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.