GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako lurrak okupatzeko plan berri bat onartu du Israelek

Netanyahuk jakinarazi duenez, operazio berrian "gazatarrak lekualdatu egingo ditugu, euren babesagatik". Gainera, laguntza humanitarioa bi hilabetez blokeatuta izan ondoren, Israelek laguntza sartzeko plan bat aurkeztu du, eurek kontrolatuz prozesu guztia. NBE aurka agertu da.
Hainbat palestinar Israelgo tankeek euren etxeak nola eraisten dituzten ikusten. Argazkia: EFE
Hainbat palestinar Israelgo tankeek euren etxeak nola eraisten dituzten ikusten. Argazkia: EFE

Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendako "lurraldeak okupatzeko eta atxikitzeko" kanpaina militar berri bat onartu du astelehen goizaldean, urte eta erdi baino gehiagoz lurraldea bonbardatu eta lurreko erasoak egiten aritu eta gero. Laguntza humanitarioaren sarrera ere blokeatuta dute duela bi hilabetetik eta blokeoa altxatzea ere erabaki dute baina ez Nazio Batuen Erakundeak kudeatzen jarrai dezan, Israelgo Armadak baizik, AEBko enpresen bidez. "Hamasek laguntza eskuratzea saihesteko" hartu dutela erabakia esan dute.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak X sare sozialean azaldu duenez, Israelgo Gobernuak onartutako erasoaldi militar "intentsiboak" gazatarren desplazamendu gehiago ekarriko ditu, "euren segurtasunagatik".

"Herritarrak euren babesagatik lekualdatuko ditugu", esan du Netanyahuk bideo batean, eta operazio militar berriaren helburua "Hamas Lurretik desagertaraztea" dela ere gaineratu du.

Azken egunotan hainbat komunikabidek jada iragarri zuten Israel dozenaka mila erreserbista deitzen ari zela Gaza "konkistatzeko" operazio horretan parte har dezaten. Iturri horien arabera, Zerrendaren iparraldean geratzen den biztanleria hegoalderantz mugituko dute.

"Azkenean Gazako Zerrenda okupatuko dugu"

Israelgo Exekutiboko ministro erradikalenetako batzuk oso pozik agertu dira plan honekin. "Azkenean, Gazako Zerrenda okupatuko dugu", esan du Bezalel Smotrich Finantza ministro erradikal eta kolonoak Besheva egunkariak antolatutako hitzaldi batean.

Halaber, argi utzi nahi izan du tropa israeldarrek Zerrendan jarraituko dutela, Hamasekin su-eten akordio berri bat sinatu ala ez.

Miki Zohar Israelgo Kultura ministroak ere, Kan hedabide publikoan egindako elkarrizketa batean, ziurtatu du erasoaldi berri honen helburua "Zerrendaren okupazio osoa" dela, nahiz eta "gatibu daudenak arriskuan jarri", Hamasek bertan gatibu dituen 59 bahitu israeldarrei erreferentzia eginez (horietatik 24 bizirik daude).

Egoera berri horrek urrundu egiten du epe laburrean su-etenerako akordio berri bat lortzeko aukera, Hamasen eskakizun nagusia tropak Gazatik erabat erretiratzea baita.

Jendea jana lortzeko desesperatuta, Gazan. Argazkia: EuropaPress Jendea jana lortzeko desesperatuta, Gazan. Argazkia: EuropaPress

NBEren eta Gazako Gobernuz Kanpoko erakundeen kezka

Atzo Israelgo segurtasun kabineteak aztertu zuen beste gaietako bat laguntza humanitarioa (janaria, botikak eta erregaia) berriro Gazara sartzeko aukera izan zen, Israelek duela bi hilabete baino gehiagotik blokeatuta baitauka laguntza humanitarioaren sarrera.

Blokeoa altxatzea erabaki zuten baina eskema berri batekin. Israelek Gazako hegoaldean "lau edo bost" banaketa zentro bakarrik egotea nahi du, eta Netzarim (erdigunea) eremu militarraren azpian zentro gehigarri bat izatea. Guztiak euren esku.

Nazio Batuen Erakundeak Gazan dituen Gobernuz Kanpoko erakunde guztiek errefusatu egin dute plana. Oharra kaleratu dute gogor gaitzetsiz: "Arriskutsua da, zibilak gune militarizatuetara joatera behartzen baititu jana jasotzera, eta horrek haien bizitza arriskuan jartzen du, baita langile humanitarioena ere, eta, aldi berean, are gehiago bultzatzen du nahitaezko desplazamendua".

Espainiak Europar Batasunari esku hartzeko eskatu dio

Espainiako Gobernuak gutun bat bidaliko dio astelehen honetan Kaja Kallas Europako diplomaziaren buruari, Atzerri Gaietarako ministroen hurrengo bileran Europak Gazako blokeoa hausteko mobilizatzeko eta laguntza humanitarioa sartu ahal izateko Gobernuaren eskaera eztabaidatzeko.

Hala aurreratu du Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroak 2025-2028 aldirako Kanpo Ekintzako Plana azaltzeko Senatuan egindako agerraldian. Plana apirilaren 1ean onartu zen, eta gaur eman du horren berri Kongresuan.

Europar Batasunak "neurriz" jokatzeko eskatu dio Israeli, Gazan operazio militarrak handitzea iragarri ostean

Europako Batzordea kezkatuta agertu da Gazako Zerrendan operazio militarrak areagotzeko Israelgo segurtasun kabineteak hartutako erabakiarekin, eta Bejamin Netanyahuren Gobernuari "neurriz" jokatzeko eskatu dio.

"EB kezkatuta dago, operazio berriak biktima gehiago eta sufrimendu gehigo ekarriko dizkielako Palestinako herritarrei", adierazi du Anouar El Anouni Kanpo Arazoetako bozeramaileak prentsaurrekoan.

Bozeramaileak defendatu du "negoziazioa" dela "bahituak itzultzeko eta liskarrak amaitzeko bide bakarra" eta Israeli "blokeoa kentzeko" eta laguntza humanitarioaren sarrera berehala baimentzeko ere eskatu du.

"Palestinarrek eta israeldarrek izugarri sufritu dute azken urtean. Indarkeriari eta sufrimenduari amaiera emateko garaia da", azpimarratu du El Anounik.

Desplazatuen kanpalekua Gaza Hirian. Argazkia: EFE Desplazatuen kanpalekua Gaza Hirian. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X