GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek gutxienez 115 gazatar hil ditu 24 ordu baino gutxiagoan

Khan Yunisen egin dituzte eraso bortitzenak. Etxebizitzen eta kanpalekuen gainera egin du eraso Israelek bertan, eta 70etik gora hildako eragin, haurrak eta emakumeak, gehien-gehienak.
Israelek eraildako pertsonak. EFE.
Israelek eraildako pertsonak. EFE.

Bonba hotsek ez dute etenik jada txikituta dagoen Gazako Zerrendan. Asteazken goizaldetik gutxienez 115 pertsona hil ditu Israelgo Armadak, Gazako larrialdi zerbitzuek  adierazitakoaren arabera. Bonbardaketak gogortu ditu, eta azken orduetan iparraldean eta hegoaldean egin ditu bereziki erasoak.

Khan Yunisen egin dituzte eraso bortitzenak. Etxebizitzen eta kanpalekuen gainera egin du eraso Israelek bertan, 70etik gora hildako eraginez, haurrak eta emakumeak gehien-gehienak. Gainera, dozenaka zauritu eraman dituzte Nasser Orpitalera, WAFA Palestinako alibste agintziak dakarrenez. 

Azken eraso horien ondorioz Khan Yunisen kokatutako Gazako Ospitale Europarra, minbiziadun pazienteak artatzeko prestatuta zegoen bakarra, zerbitzuz kanpo geratu da. 

Era beran, hainbat pertsona hil ditu Israelek Rafan edo Khuzan, hegoaldean horiek ere, bai eta Gaza hirian eta iparraldeko beste herri batzuetan ere, Beit Lahia edo Jabalia, kasu. Azken horretan hamabost pertsona dira, gutxienez, hildakoak, bonbek otoitzarako leku bat eta klinika bat jo ostean. 

Bigarren egunez jarraian bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelgo Armadak Gazan, izan ere, asteazken honetan gutxienez 70 pertsona hil zituen, tartean haurrak. 

Pasa den astelehenean Hamasek aske utzi zuen Edan Alexander gatibu israeldar-estatubatuarra —2023ko urriko erasoetan bahitu eta orain arte Gazako Zerrendan atxikita egon da— keinu gisa. Hala ere, Israelek eraso eginez erantzun du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X