Israelek Khan Yunis ebakuatzea agindu du "terroristen" aurkako "aurrekaririk gabeko" erasoa egin aurretik
Israelgo Armadak ebakuazio-agindua eman die Khan Yunis hiriko biztanleei, Gazako Zerrendaren hegoaldean, "erakunde terroristen" aurkako "aurrekaririk gabeko eraso" bat egiteko asmoa duelako.
"Berehala mendebalderantz alde egin behar dute, Al Mawasi ingurura", adierazi du Avichai Adrai Israelgo Armadaren bozeramaileak X sare sozialean, "Khan Yunis gune arriskutsua da une honetatik aurrera, borrokak izango baitira", azpimarratu du.
"Erakunde terroristek hondamendi hori ekarri diete. Segurtasunagatik, berehala ebakuatu behar da", esan du. Azkenaldian salaketak ugaritu dira nazioartean, palestinarrak ebakuatzeko agindu ugari eman dituztelako eta erasoaldiaren ondorioz gero eta biktima gehiago dagoelako.
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi duenez, Armadak "Gazako Zerrendako eremu guztiak" hartuko ditu, eta "gutxieneko" laguntza humanitarioa sartzen utziko du, kide diplomatikoek bizkarra eman ez diezaioten.
"Oso borrokaldi gogorrak, izugarri latzak, izaten ari gara, eta urratsak eman ditugu. Zerrendako eremu guztiak kontrolpean hartu behar ditugu, horixe egingo dugu", adierazi du Netanyahuk, Armadak sare sozialetan zabaldu duen bideo batean.
Era berean, agintariak jakinarazi du "gutxieneko" laguntza humanitarioa sartzen utziko duela Gazan, gosetea dela eta aliatuen babes militarra eta diplomatikoa gal dezakeelako bestela.
"Gure munduko lagun onenek, Israel sutsuki babesten duten senatariek, hau esaten didate: "Garaipena lortzeko beharrezko laguntza guztia ematen ari gatzaizkizu, armak, babesa, Segurtasun Kontseiluaren babesa. Baina gauza bat ezin dugu jasan, ezin ditugu gosetearen, gosete masiboaren, irudiak onartu", azaldu du Netanyahuk, AEBri erreferentzia eginez.
Netanyahuk adierazi du neurri horrekin Israelek "erabateko garaipena" lortuko duela Gazan, eta bere helburu nagusia bete: lurraldean agintzen duen Hamas erabat suntsitu.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aurreko astean jakinarazi zuenez, gutxienez 57 haur hil dira goseagatik iragan martxotik, eta egoerak berdin jarraituz gero, bost urtetik beherako 71.000 haurrek izan dezakete desnutrizioa.
Gutxienez 17 hildako Gazan azken orduetan
Era berean, gutxienez 17 pertsona hil dira azken orduetan Israelek Gazako Zerrendan egindako erasoetan, Armadak operazioa gogortu ostean.
Khan Yunisen izan dira eraso gogorrenak, Zerrendaren hegoaldean. Gerra hegazkinek Naser ospitalearen hornigai biltegia bonbardatu dute, eskualdean martxan dagoen azken ospitaleetako bat.
Nazioarteko erakundeek asteak daramatzate ohartarazten Gazan osasungintzarako hornidura falta dela, martxotik Israelek dena blokeatuta duelako.
Bestalde, The Times of Israel hedabidearen arabera, indar armatuak Khan Yunisen sartu dira gaur, batzuk emakume mozorrotuta, milizia baten buruzagia hiltzeko. Bere emaztea eta seme-alabak atxilotu egin omen dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Marine Le Pen hauteskundeetara aurkeztuko da, Justiziak zigorra murriztu ostean
Iazko martxoan, kargu publikoan aritzeko bost urteko inhabilitazioa eta lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten politikari ultraeskuindarrari, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Orain, zigor hori hiru urteko espetxe zigorrera eta 15 hilabeteko inhabilitaziora murriztuta geratu da eta ultraeskuineko liderrak iragarri du hauteskundeetan lehian arituko dela.
Politikaren itzala futbolean: Mussolini, Trump eta beste zenbait adibide
Balogunen indultuak mundu mailako oihartzuna izan du; Munduko Kopetan antzeko kasu gehiago izan dira.
Macronek Damaskora egiten ari den bidaiaren agendari eutsiko dio, bere hotelaren ondoan leherketa batzuk izan arren
Bi leherketa gogor izan dira astearte honetan Damaskon, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Siriako hiriburura egindako bisitarekin bat eginez. Agintarien esanetan, badira guxtienez 18 zauritu.
NATO osatzen duten herrialdeetako buruzagiak bilduko dira Ankaran, defentsa gastua eta Ukraina hizpide hartuta
Trump eta aliatu europarren arteko tentsio betean egingo da NATOren goi bilera, presidente estatubatuarrak defentsan gastu nahikorik ez egitea leporatzen baitie. Iazko goi bileran 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten.
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.