NBEk baieztatu du 198 kamioi sartu direla Gazan laguntza humanitarioarekin
Israelek ezarritako ia hiru hilabeteko blokeoa eta gero, hasi da berriro laguntza humanitarioa Gazako Zerrendara sartzen. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) baieztatu du azken orduotan 198 kamioik gurutzatu dute Kerem Shalomeko pasabidea laguntza humanitarioarekin.
Horietatik, 90 inguru jada gobernuz kanpoko erakundeen guneetara iritsi dira, eta hasi dira banaketak. Elikagaiak eta osasun produktuak heldu dira, batez ere.
Dena dela, NBEk ohartarazi du elkarteek arazo handiak dituztela laguntza behar bezala banatzeko. Segurtasun eza, harrapaketak eta banaketarako Israelek ezarritako bide ezegokiak aipatu dituzte, besteak beste.
Martxoaren 2tik zuen Israelek blokeatuta Gazarako laguntza, eta azken asteotan nabarmen areagotu ditu erasoak. Ondorioz, egoera oso muturrekoa eta giza hondamendia inoizko handiena izaten ari da han.
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) joan den astean adierazi zuen milioi erdi herritar hilzorian daudela Gazan, goseagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte