Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen gobernuak ikasle atzerritarrak matrikulatzea debekatu dio Harvard Unibertsitateari

Bestalde, AEBko Administrazioak Eskubide Zibilen Lege Federala urratzea leporatu dio New Yorkeko Columbia Unibertsitateari, "ikasle juduek haien aurkako jarrerei aurre egin behar izan baitiote, eta unibertsitateak ez du ezer egin".
Harvard Unibertsitatea. Irudia: AFP
Harvard Unibertsitatea. Irudia: AFP

Donald Trumpen gobernuak ikasle atzerritarrak matrikulatzea debekatu dio Harvard Unibertsitateari.

Erabakia Kristi Noem Segurtasun Nazionaleko idazkariak sinatutako gutun baten bidez jakinarazi dio. Honako hau dio beran: "Harvard Unibertsitatearen Ikasle eta Bisitari Atzerritarren programa bertan behera geratzen dela jakinarazteko idazten dizuet".

"Horrek esan nahi du Harvardek jada ezin dituela ikasle atzerritarrak matrikulatu eta egungo ikasle atzerritarrak transferitu egin behar direla edo legezko estatusa galduko dutela", idatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DHS, ingelesezko sigletan).

DHSk gaineratu duenez, Unibertsitateak "giro ez segurua sortu du campusean, AEBren aurkako eta terroristen aldeko ekintzaileek pertsonak jazarri eta fisikoki erasotzea ahalbidetu duelako, tartean ikasle judu asko".

"Pribilegio bat da, ez eskubide bat, unibertsitateek ikasle atzerritarrak matrikulatzea eta matrikula ordainketa handiagoak jasotzea, diru-bilketa areagotzeko. Harvardek aukera asko izan ditu zuzen jokatzeko. Uko egin dio", esan du Noemek. "Herrialdeko unibertsitate eta erakunde akademiko guztiei ohartarazteko balio dezala", erantsi du.

The New York Times egunkariaren arabera, Harvardeko matrikula 59.320 dolarrekoa da urte honen amaieran hasiko den ikasturterako, eta kostua 88.000 dolarrekoa izan daiteke ostatua eta janaria barne hartuz gero.

Gainera, nazioarteko ikasleek hezkuntza kostuen proportzio handiagoa ordaindu ohi dute, beste ikasle batzuekin alderatuta, egunkari horrek azaldu duenez.

Harvardeko Unibertsitateak salaketa jarri du jada Trumpen administrazioaren kontra. Massachusettseko auzitegi batean jarritako salaketan, hezkuntza zentroak argudiatu du Gobernuaren erabaki hori AEBko Konstituzioaren "lehen emendakinaren urraketa nabarmena" eta "Harvarden aurkako errepresalia" dela, "erakundea, ikasketa-plana eta irakasleen eta ikasleen ideologia kontrolatzeko eskakizunak" errefusatzeagatik.

Harvardek apirilean jarri zuen Trumpen gobernuaren kontrako lehen salaketa, Administrazioak bertan behera utzitako finantziazio federala (2.600 milioi dolar) berreskuratzeko helburuarekin.

Columbiako Unibertsitatea

Bestalde, Trumpen Administrazioak Eskubide Zibilen Lege Federala urratzea leporatu dio New Yorkeko Columbia Unibertsitateari, "ikasle juduek euren aurkako jarrerei aurre egin behar izan baitiote, eta Unibertsitateak ez du ezer egin".

Osasun eta Giza Zerbitzuen Saileko Eskubide Zibilen Bulegoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, AEBko Gobernuak 1964ko Eskubide Zibilen Legearen VI. Titulua urratzea leporatu dio Unibertsitateari. Herrialdeko ospetsuenetako bat da Columbiakoa. Titulu horrek debekatu egiten du funts federalak jasotzen dituzten programa eta jardueretan arraza, kolore eta jatorriagatik diskriminatzea.

Eskubide Zibilen Bulegoaren (OCR) arabera, Columbiako Unibertsitateak "etengabe huts egin du ikasle juduak babesten", 2023ko urriaren 7an Hamasek Israelen aurkako erasoa egin zuenetik egindako "ikerketa baten ondorioak" aipatuz.

"Aurkitu dugunak dokumentatzen du Columbiako Unibertsitateko ikasle juduek 19 hilabete baino gehiago eman dituztela giro desegokia jasaten, eta horrek eragina izan du horien hezkuntzan, segurtasunean eta ongizatean", adierazi du Anthony Archeval Eskubide Zibilen Bulegoko zuzendariak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Jendea dago, bizirik dago!": Kolonbian oraindik ere jende gehiago bizirik aurkitzeko itxaropena dute

Gutxienez 240 pertsona hil dira, milaka zauritu daude eta ehundaka eraikin kolapsatu dira Kolonbia astindu duen 7,4 graduko lurrikararen ondorioz. Bitartean, bilaketa taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute eraikinen azpian bizirik egon daitezkeenak aurkitzeko. Erreskatatzaileek eskuak altxatu eta erabateko isiltasuna eskatzen dute: edozein soinu garrantzitsua izan daiteke norbaitek bizirik jarraitzen duen seinale. Lurrikara gertatu eta bi egunera, zenbait pertsona bizirik erreskatatu dituzte, eta itxaropen izpi bat zabaldu da tragediaren erdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X