Israelek 79 pertsona hil ditu Gazan, horietatik 9 ospitalean lanean ari zen pediatra baten seme-alabak
79 pertsona hil dira ostiral honetan Gazako Zerrendan Israelgo bonbardaketen ondorioz, Gazako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. Horien artean, Gaza hegoaldeko Nasser ospitalean lanean ari zen Alaa al Najjar pediatraren bederatzi seme-alabak. Senarra, medikua, oso larri zaurituta dago.
Ama Jan Juniseko ospitalean lanean ari zela iritsi ziren bere bederazi haurren gorpuak (Yahya, Rakan, Raslan, Jibran, Eve, Rivan, Luqman, Sadeen eta Sidra) bertara. Hildako haur zaharrenak 12 urte zituen, Munir al Bursh Gazako Osasun Ministerioko zuzendari nagusiak azaldu duenez.
Adam izeneko semea eta pediatraren senarra, Hamdi Al Najjar doktorea, zainketa intentsiboetan daude, erredura larriekin.
Erasoaren irudi gogorrak zabaldu dira sareetan. Bertan, Gazako Defentsa Zibileko eta Palestinako Ilargierdi Gorriko operatiboak ikusten dira erreskate lanetan, haurren gorputz kixkaliak banan-banan ateraz, bonbardatutako etxetik.
Osasun Ministerioak doluminak eman dizkio pediatrari ohar bidez. Youssef Abu Al Rish medikuak ondorengo mezua zabaldu du "Bere seme-alabak Nasser Ospitalea beste tokirik ez duten haur gaixoak artatzeko utzi zituen, eta, goseak eta nekeak ahuldutako haur erregubeak artatzen ari zela hil dizkiote bereak".
Ia 54.000 hildako
Bestalde, Gazako Osasun Sailak larunbat honetan eguneratutako datuen arabera, 53.901 dira jada Israelek 2023ko urriaren 7tik Gazan hil dituenak. Hamasek egindako erasoaren mendeku gisa abiatu zuen Israelek eraso. 1.200 pertsona hil zituen egun hartan Hamasek eta 251 bahitu. 50 batek bahituta jarraitzen dutela kalkulatzen da.
Osasun Ministerioak gogorarazi duenez, gainera, ez dira Gazako Iparraldeko Gobernazioan hildakoak zenbatzen ari, oso arriskutsua delako bertan sartzea, eta, beraz, askoz ere gehiago izan daitezke hildakoak.
Israelgo Armadak agiri zabaldu du azken 24 orduetan Gazako "100 helbururi eraso" egin diela esanez, "Gazako erakunde terroristei, egitura militarrei, lurpeko babeslekuei eta beste azpiegitura terrorista batzuei" eraso egin diela idatziz, baina zehaztapen gehiago eman gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.