GENOzidioa, GAZAn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albaresen iritziz, bi estatuen aukera da Israel eta Palestinaren artekoa konpontzeko "bide bakarra"

"Zein aukera dago? Palestinar guztiak hiltzea? Ilargira eramatea? Israeldar herritartasuna ematea?", galdetu du espainiar ministroak France Info irrati katean egindako adierazpenetan.
Gazako Zerrenda
Gazako Zerrenda. Argazkia: EFE

Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek gaur, igandea, esan du bi estatuen aukera dela Israelen eta Palestinaren arteko gatazka konpontzeko "bide bakarra".

"Zein aukera dago, bestela? Palestinar guztiak hiltzea? Ilargira eramatea? Israeldar herritartasuna ematea?", galdetu du espainiar ministroak France Info irrati katean egindako adierazpenetan.

Europar eta islamiar herrialdeek parte hartu duten Madrilgo bilera hasi aurretik, Albaresek nabarmendu du "inoiz baino ordezkaritza gehiago" izan direla Gazako egoerari irtenbide bat bilatzeko gaur egin duten hitzorduan.

Bilera horren lehen helburua "gerra gelditzea" zen, Gaza "hilerri erraldoi bat" bihurtu baita. "Ondoren, oztoporik gabe, laguntza humanitarioa Gazara sartzea nahi dugu", erantsi du.

Behin horiek lortuta, "konponbide politiko bat" bilatzea da asmoa, eta horretarako ezinbestekoa da "benetako estatu palestinar bat" sortzea, "Ekialde Hurbilari egonkortasuna eta bakea ekarriko baitizkio".

Estatu horren buru Palestinako Aginte Nazionalak izan beharko luke, indartuta, adierazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X