Ia 180.000 desplazatu azken hamar egunetan Gazan, Israelgo armadaren erasoaldien ondorioz
Gazaren aurkako erasoek ez dute etenik. Ia 180.000 pertsonak etxea utzi eta alde egin behar izan dute Gazako Zerrendan azken 10 egunetan, maiatzaren 15etik 25erako tartean, Migraziorako Nazioarteko Erakundeak (IOM) astearte honetan zabaldutako azken balantzearen arabera. NBEren agentzia kezkatuta agertu da, gainera, gazatarrek babesleku gisa erabilitako guneen aurka Israelgo armada egiten ari den erasoak direla eta. Salatu duenez, gune horien aurkako erasoaldiak "ohikoak" bihurtu dira.
Gazako Zerrendan erasoaldia hasi zenetik 600 egun bete bezperan, Israelgo Armadak 54.000 palestinar baino gehiago hil ditu eta 123.000 zauritu baino gehiago eragin ditu dagoeneko, bertako agintariek astearte honetan salatu dutenez. Azken egunean 80 pertsona baino gehiago hil dituzte tropa israeldarrek.
Israelgo armadak gogortu egin ditu Gazako Zerrendaren aurkako erasoak azken astean. Joan den astearteaz geroztik, Israelek inguru horretako zenbait lekuren aurkako erasoak egingo zituela abisua eman ondotik, bertako biztanleei "beren segurtasunagatik" alde egiteko agindu die, eta gazatar ugari desplazatu dira.
Bien bitartean, gosea da jaun eta jabe Gazan, eta azken egunetan, poliki bada ere, giza-laguntza iristen ari da, agintari gazatarren arabera. Israelek, bere aldetik, iragarri du gaur goizean Gazan laguntza humanitarioa duten 170 kamioi sartu direla, estatu sionistak eta AEBk babesten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde pribatu baten laguntzarekin. Antza, gune berrietan ari dira janaria banatzen, baina ez dute kopuruari buruzko datu zehatzik eman. Nolanahi ere, janari-kaxak soinean dituztela hainbat gazatarren irudiak argitaratu dira agentzietan.
NBEren ustez, baina, erakunde pribatu hori egiten ari den banaketa "distrakzio bat" baino ez da, eta ez da Gazak behar duena.
Hamasek iragarri du protestak egingo dituela
Bien bitartean, eta erasoaldiak hasi zirenetik 600 egun beteko direnean, Hamasek mundu osoan protestak egiteko deia egin du ostiral, larunbat eta iganderako, "zibilen, haurren eta emakumeen aurkako genozidioa eta gosetearekin amaitu dezatela" eskatzeko. "Mundu mailako ekintza jarraitua eskatzen dugu holokaustoa berehala gelditzeko", esan du ohar bidez.
Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak (Hamas), gainera, iragarri du onartu egin duela Gazako Zerrendan beste su-eten bat lortzeko AEBk aurkeztutako proposamena, eta adierazi du taldea Israelgo agintarien "erantzunaren zain" dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.