UNRWA: "Gazari laguntzeko Israelen eredua distrakzioa da, ankerkeriak ikus ez ditzagun"
Ekialde Hurbileko Errefuxiatu Palestinarrentzako NBEren Agentziak (UNRWA) gaur salatu duenez, Gazari laguntza emateko Israelen eredua "zarrastelkeria" eta "distrakzioa" da, "ankerkeriak" ikus ez ditzagun. Horrela, aste honetan AEBk babestutako fundazioak abiatutako banaketa kaotikoa kritikatu du agentziak.
Asteartean, milaka palestinar joan ziren Rafah hirian eraikitako banaketa gunera, Gaza hegoaldean, Israelen eta Gazako Fundazio Humanitarioaren (GHF) zaintzapean. Elikagaiak lortzeko etsipenak Israelek ezarritako kontrolak gainezkarazi zituen.
"Israelek proposatutako laguntza banatzeko eredua ez dator bat oinarrizko printzipio humanitarioekin", adierazi du Philippe Lazzarini UNRWAren ordezkari nagusiak, Tokion (Japonia) egindako agerraldian.
"Atzo goseak jota, janari premiaz, dagoen biztanleriaren irudi lazgarriak ikusi genituen. Kaotikoa, duingabea eta segurtasunik bakoa izan zen", gaineratu du Lazzarinik. "Baliabideak alferrik galtzea eta ankerkerien aurrean arreta galaraztea dela uste dut", errepikatu du.
Bere langileetako baten "exekuzioa"
Gainera, UNRWAk salatu duenez, Israelgo Armadak martxoan egindako "exekuzioaren" biktima izan zen bere langile bat, eta kasuaren inguruko ikerketa independentea egitea eskatu du.
"Inpunitateak ankerkeria gehiagori ireki die atea", deitoratu du Lazzarinik, erakundeak "duela gutxi" bildutako informazioaren zati bat sare sozialetan azaldu duenean.
Kamal da, martxoaren 23an Rafahko etxetik atera zen, Zerrendako hegoaldean, Nazio Batuen txaleko bat jantzita eta "argi markatutako" ibilgailu batean. Ordubete geroago, lagunek arrastoa galdu zioten, eta astebetez egon agertu barik.
Martxoaren 30ean aurkitu zuten haren gorpua, Palestinako Ilargi Gorriko langileen gorpuzkiak zeuden hobi komun batean, Lazzarinik azaldu duenez. Gorpuari egindako azterketek agerian utzi dute "Kamal garezurraren atzealdean egindako tiro baten edo askoren ondorioz hil zela".
Erakundeko arduradun nagusiak Israelgo Gobernuari leporatu dio kasuaren inguruko informaziorik ez ematea, eta Kamalen modura biktima "ugari" daudela erantsi du. Azkenik, armada sionistari gogorarazi dio UNRWAren lantaldeak eta beharginak ezin direla erail.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso dio Tel Avivi, Ali Lariyaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen aburuz, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aire defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.