Gazako Zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako Fundazio Humanitarioak epemugarik gabe itxi ditu laguntza emateko guneak

Israelgo Armadak hamabi ordutara mugatzen ditu palestinarrak puntu horietara joan daitezkeen orduak.
Palestinarrak GHFren laguntza eskasa garraiatzen, iragan maiatzaren 29an. Argazkia: EFE
Palestinarrak GHFren laguntza eskasa garraiatzen, iragan maiatzaren 29an. Argazkia: EFE

Gazako Fundazio Humanitarioak (GHF), Israelek eta AEBk babestuta Gazako Zerrendan laguntza humanitarioaren banaketa kudeatzen duen elkarteak, laguntza emateko zentro guztiak itxiko dituela iragarri du ostiral honetan, eta herritarrei ohartarazi die ez daitezela leku horietara hurbildu, "euren segurtasunagatik". Irekiera data aurrerago jakinaraziko dutela esan du, bestelako xehetasunik edo operazioen egutegirik zehaztu gabe.

Ondoren, Avichay Adraee Israelgo Armadako bozeramaileak adierazi du banaketa-gune horietara joateko baimena 06:00etatik 18:00etara baino ez dela izango, eta ordutegi horretatik kanpo eremua gune militar itxitzat hartuko dutela.

GHFk Suitzan du egoitza, eta NBEren eta beste erakunde humanitario batzuen kritikak jasotzen ari da, laguntza emateko orduan nazioarteko neutraltasun-arauak urratzen dituela uste baitute.

Filastin egunkari palestinarrak zabaldutakoaren arabera, gutxienez bost palestinar hil dituzte gaur Israelgo indarrek Rafahko laguntza-gune batetik gertu, tiroka. Israelgo tropen tiroek orain arte 100 palestinar baino gehiago hil eta 450 zauritu dituztela salatu dute Gazako agintariek.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X