Etorkinen kontrako sarekadak salatu dituzte Los Angelesen, eta Gobernuak Guardia Nazionalarekin erantzun du
AEBko Gobernuak iragarri du Guardia Nazionaleko 2.000 kide zabalduko dituela Los Angelesen, Immigrazioaren eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuak (ICE) ostiralean egin zituen sarekaden aurka egiten ari diren protestei aurre egiteko.
"Trump presidenteak agindu presidentzial bat sinatu du Guardia Nazionaleko 2.000 kide martxan jartzeko, okerrera egin duen anarkiari aurre egite aldera", esan du Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak X sare sozialean.
"Gavin Newsom Kaliforniako gobernadoreak eta Karen Bass Los Angeleseko alkateak ezin badute euren lana egin, eta denok dakigu ezin dutela, Gobernu federalak esku hartu beharko du eta istiluen eta arpilatzeen arazoa konpondu, behar den bezala", adierazi du Trumpek Truth Social sare sozialean.
Era beren, Tom Homanek, etorkinen iritsiera kontrolatzeaz arduratzen denak, 'mugetako tsarra' ezizenaz ezagutzen dutenak, esan du jada mobilizatu dutela Guardia Nazionala. "Jende honi aurre egin behar diogu, eta legea betearaziko dugu", adierazi du Fox News telebista-katean egindako elkarrizketa batean.
Ostiralean ICEk egindako sarekaden aurrean, manifestari andana atera zen kalera Poliziaren jarduera salatzera, eta atxilotuak zeuden zentroa inguratu zuten.
Homanek justifikatu egin du agenteen jokabidea, eta atxilotuak "jende gaiztoa" direla azpimarratu du.
Kaliforniako gobernadoreak, berriz, kritikatu egin ditu ICEren atxiloketak. "Atxiloketa kuota arbitrario bat betetzeko Kalifornia osoan egiten ari diren etengabeko sarekada kaotikoak arduragabeak eta ankerrak dira", salatu du.
Tricia McLaughlin Segurtasun Nazionaleko idazkariordearen hitzetan, atxilotuen zentroaren inguruan mila pertsona elkartu dira eta kalte materialak egin dituzte.
"Deitoragarriak dira manifestariak segurtasun indarren aurka Los Angelesen egiten ari diren eraso oldarkorrak, eta Bass alkateak eta Newsom gobernadoreak eteteko eskatu beharko lukete. ICEko gizon-emakumeek arriskuan jartzen dituzte euren bizitzak herritar estatubatuarren bizitzak defendatzeko", esan du McLaughlinek ohar batean.
Era berean, horren esanetan, ICEk azken astean 2.000 pertsona atzerritar inguru atxilotu ditu egunero, Trumpen Administrazioak immigrazioaren aurka hartu dituen neurrien baitan.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.