KONTRAERASOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek Israelen erasoari erantzun dio dozenaka misil jaurtita, eta horietako batzuk Tel Aviven erori dira

Israelek Iranen aurka egindako bonbardaketek 70 pertsona inguru hil eta 300 baino gehiago zauritu dituzte. Iranen kontraerasoak gutxienez 22 pertsona zauritu ditu, horietako bi egoera kritikoan. Iranek 200 misil inguru jaurti ditu Israelen aurka.

ataque sobre tel aviv

Iranen kontraerasoa. Irudia: Agentziak

Israelgo komunikabideek baieztatu dutenez, gutxienez zazpi misil erori dira Tel Aviven, Iranek Israelen aurka abiatutako kontraerasoan.

Iranen kontraerasoak gutxienez 22 pertsona zauritu ditu, horietako bi egoera kritikoan. Zaurituak Tel Aviveko Sheba eta Beilinson ospitaleetan artatzen ari dira, suhiltzaileak kalteak izan dituen eraikin batean harrapatuta geratu diren pertsonak erreskatatzeko lanean ari diren bitartean. Iranek 200 misil inguru jaurti ditu Israelen aurka.

Bestalde, Israelek baieztatu du Iranek misilak jaurti dituela, Armada sionistak Irango hainbat punturen aurka bonbardaketak egin ostean, azpiegitura kritikoak eta instalazio nuklearrak barne.

Iranen kontraerasoaren aurrean "babeslekuetan" egoteko gomendatu die Israelgo agintari militarrek herritarrei. Effie Defrin Armadako bozeramailearen prentsaurrekoa eten egin dute alarma hotsek, Tel Aviven.

Jerusalemen, non biztanleei bunker eta babeslekuetan babestea ere eskatu zaien, misilak entzun dira.

Irango Indar Armatuek "erregimen sionista zitala zoritxarrean hondoratuko" dutela ziurtatu du Ali Jamenei Irango buruzagi gorenak. 85 urteko erlijiosoak esan du "erregimen sionistak" ezin izango duela "krimena gainditu", eta nazioari ziurtatu dio "ahaleginak" egingo dituztela "zentzu horretan".

Hitzaldia ematen zen bitartean, aireko defentsak Israelen beste eraso bat eragozten ari ziren hiriburuko hainbat tokitan. Irango Indar Armatuek jakinarazi dutenez, hainbat drone bota dituzte hiriaren erdigunean.

Masud Pezeshkian Irango presidenteak ere Israeli "erantzun indartsua" emango diotela agindu du telebistan emandako hitzaldi batean, eta "Iranek etsaia bere eraso zentzugabeaz damutzea" eragingo duela erantsi du.

Israelen erasoek 70 pertsona inguru hil eta 300 baino gehiago zauritu dituzte, Fars agentziak emandako datuen arabera.

Israelek bonbardatu dituen helburuen artean uranioa aberasteko instalazio nagusia dago, Natanz, kalteak jasan dituena, estatu persiarreko agintarien arabera. Halaber, uranioa aberasteko bigarren zentro garrantzitsuenari, Fordori, eraso diote israeldarrrek, hiriburutik 100 kilometro hegoaldera, eta, azkenik, Isfahango instalazio nuklearrari, Teheranetik 350 kilometro hego-ekialdera.

Aldi berean, Israelgo indarrek etxebizitza ugariri eraso diete Teheranen.

Irango Indar Armatuek bi ehiza-hegazkin israeldar bota eta pilotu bat atxilotu dute, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez. IRIB Estatuko telebistak hegazkinak eraitsi eta pilotu bat harrapatu duela iragarri du, eta Tasnim agentziak, Guardia Iraultzailearekin lotura duenak, informazio hori berretsi du. Hala ere, persiar estatuko agintariek ez dute baieztatu.

Putinek Israelen erasoa gaitzetsi du

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaitzetsi egin du Israelek Iranen aurka egindako erasoa, Masud Pezeshkian Irango buruzagiarekin telefonoz izandako elkarrizketa batean, Kremlinak jakinarazi duenez.

Gainera, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin izandako beste solasaldi batean, Irango programari buruzko arazo guztiak modu baketsuan konpontzearen alde agertu da, eta tentsioak gora egitea saihesteko bitartekari lanak egiteko prest azaldu da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X