AEBk eta Txinak datorren astean ekingo diete berriro merkataritza gatazka bideratzeko negoziazioei, Stockholmen
AEBko Altxorraren idazkariak adierazi duenez, bi herrialdeek abuztuaren 12ra arte adostutako muga zergen su-etena luzatzea aztertuko dute, besteak beste.
Merkataritza gatazka bideratzeko negoziazioei berriro ekingo diete Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Txinak, datorren astean, Stockholm hirian (Suedia), Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak jakinarazi duenez.
"Stockholmen izango naiz astelehenean eta asteartean, Txinako nire homologoekin batera, eta seguruenik (muga zergen su-etenaren) luzapen bat landuko dugu", esan du Bessentek Fox Business telebista kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean. Izatez, abuztuaren 12an amaituko da AEBek eta Txinak muga zergen inguruan adostutako su-etena.
Bessenten arabera, Txinarekin lorturiko azken akordioen ondotik eta merkataritza "egonkortu" egin dela dirudien honetan, besteak beste, Asiako erraldoiaren "gehiegizko" manufaktura ahalmena eta Errusia edo Iran bezalako herrialdeei egindako petrolio erosketak.
Halaber, Estatu Batuak saiatuko da Txina konbentzitzen manufakturan oinarritutako ekonomiarako trantsizioa egin dezan. "Mundu mailako manufakturaren % 30 biltzen du (Txinak), eta hori jasanezina da", gaineratu du Bessentek.
Oraingoz, Txinako agintariek ez dute negoziazioei berriro ekingo dietela baieztatu, baina bai, ordea, Ulf Kristersson Suediako lehen ministroak: "AEBko eta Txinako ordezkariekin biltzeko gogoz nago. Ongi etorri Suediara!", idatzi du X sare sozialean.