Erresuma Batuak iragarri du Estatu palestinarra irailean onartuko duela, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "Gazako hondamendiarekin" bukatzea, su-etena indarrean jartzea eta Zisjordania ez anexionatzea ziurtatzeko eskatu dio Israeli.
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Europa Press
Erresuma Batuko Gobernuak irailean onartuko du Palestinako Estatua, NBEren Batzar Nagusia egin aurretik, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu, besteak beste, "Gazako hondamendiarekin" amaitzeko urratsak ematea, su-etena ezartzea eta Zisjordania ez anexionatzea.
Ministroen Kontseiluak egin duen premiazko bileraren ondotik, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Israeli eskatu dio epe luzerako bake prozesu batekin konpromisoa har dezala, bi estaturen konponbidea bideratzeko.
"Erresuma Batuak Palestinako Estatua onartuko du Nazio Batuen Batzar Nagusiaren aurrean, irailean, Israelgo Gobernuak Gazako egoera lazgarriari amaiera emateko funtsezko neurriak hartzen ez baditu, su-etena adosten ez badu eta epe luzera bake iraunkorra lortzeko konpromisoa hartzen ez badu, bi estaturen konponbidearen ikuspegia berpiztuz", adierazi du Starmerrek.
Keir Starmer, Erresuma Batuko lehen ministroa
Gutxienez 500 kamioi ikusi behar ditugu egunero Gazan sartzen
Era berean, "NBEk laguntza ematen jarraitzea eta argi uztea Zisjordanian ez dela anexiorik egongo", eskatu du Erresuma Batuko lehen ministroak. "Su-eten horrek iraunkorra izan behar du, eta bake egitasmo zabalago bati bide eman behar dio, nazioarteko bazkideekin martxan jartzen ari garena", esan du.
Starmerrek ziurtatu du "bizitza osorako geratuko zaizkigun irudiak" ikusten ari direla Gazan, eta horregatik "sufrimendua eteteko" eskatu die Israelgo agintariei.
"Gutxienez 500 kamioi (laguntzarekin) ikusi behar ditugu egunero Gazan sartzen", azpimarratu du, astelehenean Donald Trump AEBko presidentearekin Eskozian egoera humanitarioari buruz hitz egin zuela azaldu ostean.
Aldi berean, bi estatuen helburua "inoiz ez bezala presiopean" dagoela eta konponbide hori "mehatxupean" dagoela onartu du.
Era berean, "Hamaseko terroristei" mezu bat bidali die, eta armagabetzeko, su-etenarekin bat egiteko eta "Gazan etorkizuneko edozein gobernutan paperik ezingo duela bete onartzeko" deia egin die.
Diputatu laboristen heren batek baino gehiagok eta bere Gobernuko kide batzuek, hala nola Osasun ministro Wes Streetingek, publikoki Palestinako Estatua onartzeko eskatu ondoren iritsi da Starmerren erabakia.
Downing Streeten aurrean gaur egindako protesta batean, dozenaka manifestarik Starmerri eskatu diote ez dezala gehiago atzeratu eta Palestinako Estatua lehenbailehen onar dezala, eta presio handiagoa egin diezaiola Israeli, Gazako palestinarren aurkako erasoak gelditu ditzan.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragan astean iragarri zuen Frantziak irailean NBEren Batzar Nagusian Palestina estatu gisa onartuko duela, "Ekialde Hurbilean bake justu eta iraunkorra lortzeko konpromiso historikoari leial", neurri hori hartu berri duten mendebaldeko beste estatu batzuekin bat eginez, Espainiarekin adibidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.