Corbieres mendiguneko sute handia kontrolpean dute, baina ez dute itzali
Asteartean piztu zen, eta pertsona bat hil du: sugarrek setiatuta bere etxea uzteari uko egin zion emakume bat. Sutea 1949. urtetik Frantzian izan den larriena da.
Frantzia hegoaldean piztutako sute handia, Corbieres mendigunean dagoeneko 16.000 hektarea kiskali dituena, egonkortzea eta kontrolatzea lortu dute, baina oraindik ez dute itzali, bi egunez sugarren aurka gogor borrokatu ostean, agintariek gaur jakitera eman dutenez.
Asteartean piztu zen sutea, eta 1949. urtetik Frantzian izan den larriena da. Suak pertsona bat hil du: sugarrek setiatuta bere etxea uzteari uko egin zion emakume bat.
Aude departamenduko prefetak ohar batean adierazi duenez, suhiltzaileek bertan jarraituko dute datozen egunetan, sutea berpiztea saihesteko.
Horren hitzetan, ebakuatutako herritar gehienak oraingoz ezingo dira etxera itzuli, tokiko agintariek horretarako aukera ematen duten kasuetan izan ezik.
Halaber, bertan itxi dituzten errepide askok itxita jarraituko dute, askotan kable elektrikoak moztu eta erori direlako.
2.000 suhiltzaile, 600 ibilgailu eta aireko 20 baliabide baino gehiago aritu dira sua itzaltzeko lanetan, Armadaren helikopteroak tartean.
Pertsona bat hil da Saint Laurent de la Cabrerissen, asteartetik asteazkenerako gauean etxetik alde egin nahi izan ez zuen 70 bat urteko emakume bat, eta bi zauritu larri ospitaleratu dituzte.
Remi Recio eskualdeko prefetaren ondokoak zehaztu duenez, 11 suhiltzaile zauritu dira, eta dagoeneko ez dago inor desagertuta.
Sutearen jatorria argitu eta balizko arduraduna aurkitzeko ikerketari dagokionez, bigarren mailako errepide baten ondoan hasi zela baieztatu du Reciok, eta auzia Fiskaltzaren esku dagoela erantsi du.
Asteartetik Corbieres mendigunean erre diren 16.000 hektareak Frantzia osoan 2019an, 2020an, 2021ean eta 2024an kiskali zenaren parekoa da, eta 2023an erre zenaren bikoitza.
Orain arte bertan izan den suterik handienean, Bordele hegoaldean 1949an izandakoan, 50.000 hektarea pinu erre eta 82 pertsona hil ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.