Alemaniak iragarri du Israel helmuga duen arma esportazioen zati bat eten egingo duela "oraingoz"
Aurrekaririk gabeko erabakia da Alemanian. Bestalde, Herbehereetan atzera bota dituzte ontzi militarren piezak Israelera esportatzeko hiru lizentzia, eta Norvegiak esan du Israelgo inbertsioetan egingo dituzten aldaketak iragarriko dituztela datorren astean.
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak gaur iragarri duenez, "oraingoz" bertan behera utziko du Israelek "Gazako Zerrendan erabil ditzakeen armen esportazioa", Benjamin Netanyahuren gobernuak ostegunean Gaza Hiria okupatzeko egitasmo militarra onartu ostean.
Merzek ohar baten bidez azaldu duenaren arabera, plan horrek ez du azaltzen Israelek nola lortu nahi duen Hamas desarmatzea, gatibu israeldarrak askatzea eta su-eten baterako negoziazioak azkar abiatzea.
"Egungo egoera kontuan izanda, Alemaniako Gobernuak ez du onartuko Gazako Zerrendan erabil daitekeen material militarraren esportaziorik", nabarmendu du Merzek. Alemanian aurrekaririk ez duen erabakia da.
Kantziler kontserbadorearen esanetan, Israelek "Hamasen terrorismoaren aurka defendatzeko eskubidea du", baina "kezka sakona" agertu du Gazako herritarren sufrimenduagatik.
"Planifikatutako erasoaldiarekin, orain arte baino erantzukizun handiagoa du Israelgo Gobernuak zibilak hornitzeko", azpimarratu du Merzek, baina ez du esplizituki gaitzetsi milioi bat biztanle dituen hiria kontrolatzeko asmoa.
Israelek laguntza humanitarioari eta NBEko eta gobernuz kanpoko erakundeei Zerrendan sartzen utzi behar diela nabarmendu du, eta laguntza humanitarioa banatzeko modua hobetu behar duela esan du, "azken egunetan norabide egokian pausoak eman arren".
Gainera, "Zisjordania anexionatzeko urrats gehiago ez emateko" eskatu dio Merzek Israelgo Gobernuari.
Aurtengo maiatzean agintera iritsi zenetik, gero eta presio handiagoa jasan du Merzek, bai Alemanian, bai atzerrian, Israelekiko jarrera gogortzeko.
Herbehereak
Bestalde, Herbehereetako Gobernuak atzera bota ditu Israelera ontzi militarren piezak esportatzeko emandako hiru lizentzia, "nahi ez den erabilera emateko arriskuagatik" eta Gazan "egoerak okerrera egin duelako". Hala ere, Palestinako eta Herbehereetako hamar erakundek zalantzan jarri dute armak edo horien osagaiak nola eta non erabiliko diren behar bezala egiaztatzeko Gobernuaren gaitasuna.
NOS kate publikoak egindako galderei erantzunez, Herbehereetako Kanpo Arazoetako Ministerioak adierazi du 2023ko urriaren 7tik zortzi esportazio-lizentzia eman dituela Israelen azken helmuga duen material militarrerako. Orain atzera bota dituen hiru lizentziez gain, Israelgo Burdinazko Kupula (Iron Dome) sistemaren piezetarako emandako baimenak ere badaude.
Joan den astean Parlamentuari bidalitako gutun batean, 2023ko urritik material militarra eta erabilera bikoitzeko ondasunak esportatzeko 11 baimen eskaera atzera bota dituela adierazi zuen Herbehereetako Gobernuak.
Herbehereek dagoeneko debekatuta dute F-35 ehiza-hegazkinen osagaiak zuzenean Israelera esportatzea, erabaki judizial baten ondorioz, Gazan horiek giza eskubideak urratzeko erabil daitezkeelako.
Norvegia
Gainera, Norvegiako inbertsio funts subiranoak datorren astean iragarriko ditu aldaketak Israelgo inbertsioetan, Jens Stoltenberg Finantza ministroak gaur iragarri duenez. Gobernuak asteartean iragarri zuen funtsaren inbertsioen premiazko berrikuspena abiatuko duela, "kezka etikoak" direla eta. Ez du zehaztu zeintzuk izan daitezkeen neurri horiek, baina gaineratu du ez litzatekeela desinbertsio orokorrik egingo Israelgo enpresa guztietan.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Gutxienez 200 pertsona atxilotu dituzte Londresen, Palestine Action taldearen aldeko manifestazio batean
Palestine Action taldea legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Erresuma Batuan uztailetik, bertako aireko armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatu ondoren.
Nagasakik minutu bateko isilunearekin gogoratu ditu bonba atomikoaren biktimak, 80 urte geroago
Minutu bateko isilunea egin dute Nagasakin, AEBk bonba nuklearra jaurti zuenetik 80 urte bete direla gogora ekartzeko. 74.000 hildako utzi zituen, Hiroshiman 140.000 pertsona hil eta hiru egunera. Agintari nipondarrek eta bizirik atera zirenek izugarrikerietatik ikasteko eta 1945eko abuztuaren 9ko oroitzapen tragikoa gogoan izateko eskatu dute.
Kiev aintzat izan gabe hartutako erabakiak jaiotzerako "hilda" daudela esan du Zelenskik
Trumpek eta Putinek Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egiteko iragarritako goi-bileran egotea eskatu du Zelenskik, baita Europaren parte-hartzea ere.
Trump eta Putin abuztuaren 15ean bilduko dira, Alaskan, Ukrainako gerrari buruz hitz egiteko
Oraindik ez dago argi Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ordezkaritzarik izango ote duen akordio bat lortzen saiatzeko hitzordu honetan. Datozen orduetan xehetasun gehiago emango dituztela iradoki du AEBko presidenteak.
Mendi bat erditik moztu dute Txinan 600 metroko altueran dagoen autobide bat eraikitzeko
Guizhou probintzian, ingeniariek mendia zatitu dute autobide moderno bat eraikitzeko. Lehergaiak eta zulatzeko teknika aurreratuak erabili dituzte korridore zabal bat sortzeko.
Hamasek Israeli ohartarazi dio erasoaldia hedatzeak bahituak "sakrifikatzea" esan nahi duela
Israelgo kabineteak Gazako Zerrendan bere erasoaldi militarra zabaltzea erabaki ostean iritsi da talde islamistaren komunikatua. Hamasek ohartarazi duenez, "zibilen aurkako krimen basatiagatik duen erantzukizun legala saihesteko ahalegin zakarra da".
Mugarik Gabeko Medikuek eskatu dute Gazako Fundazio Humanitarioaren banaketa-guneak desegiteko: "Tranpa hilgarriak dira"
Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, Gazarako Fundazio Humanitario estatubatuarraren elikagaiak banatzeko zentroak "hilketa orkestratuak eta deshumanizazioa" egiteko lekuak dira, eta horiek ixteko deia egin du. Israelek horren esku utzi zuen Gazan laguntza humanitarioa banatzeko ardura, hainbat hilabetez erabat blokeatuta egon ondoren.
Gaza inbaditzeko plana "berehala gelditzeko" eskatu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariak salatu duenez, Netanyahuren erabakia Nazioarteko Justizia Gortearen irizpenaren kontrakoa da.
Gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte Israelen, Gazako inbasioaren aurkako protestetan
Israelgo agintariek gutxienez zazpi pertsona atxilotu dituzte ostegun honetan Gazako Zerrendan inbasio militarraren aurka egindako manifestazioetan, eta zalditeria eta ur-kanoiak erabili dituzte protesta jendetsuak sakabanatzeko. Jerusalemen, bizirik atera direnen eta bahituta daudenen senideak izan dira protestetan, eta akordio bat eskatu dute horiek askatzeko eta Israelek Palestinako enklabearen kontra egindako erasoaldia amaitzeko, besteak beste.