Zelenskiren, Trumpen eta Putinen arteko goi-bilera bat antolatzen laguntzeko prest agertu da Europa
Hala adierazi dute Von der Leyen, Macron, Meloni, Merz, Starmer, Stubb eta Tusk buruzagiek Trumpen eta Putinen arteko goi-bileraren ostean.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak eta Europako beste bost buruzagik larunbat honetan egindako adierazpen bateratu batean esan dutenez, Donald Trump AEBko presidentearen, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko goi-bilera bat antolatzeko prest daude.
"Trump presidenteak aurreikusi bezala, hurrengo urratsa elkarrizketekin jarraitzea izan behar da. Trumpekin eta Zelenskirekin ere elkarlanean aritzeko prest gaude, Europaren babesarekin hiru aldeko goi-bilera bat egiteko", dio Trumpek eta Putinek Alaskan bilera egin ostean argitaratutako adierazpen bateratuak.
Adierazpena sinatu duten Europako buruzagien artean daude Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa, Friedrich Merz Alemaniako kantzilerra, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa, Alexander Stubb Finlandiako presidentea eta Donald Tusk Poloniako lehen ministroa.
Trumpek telefonoz hitz egin du gaur goizean bertan Zelenskirekin eta Europako zenbait buruzagirekin, tartean Von der Leyenekin, Putinekin izandako batzarraren nondik norakoak azaltzeko.
Europako buruzagiek "gogo onez" jaso dute "Ukrainako sarraskia gelditzeko, Errusiak hasitako gerrari amaiera emateko eta bake justu eta iraunkorra lortzeko Trumpek egin duen ahalegina", esan dute adierazpenean.
"Ukrainak segurtasun bermeak izan behar ditu bere burujabetza eta lurraldea modu eraginkorrean babesteko. Gogo onez jaso dugu Trumpek segurtasun bermeak emateko erakutsi duen prestasuna", gehitu dute.
Ukrainari babes handiagoa emateko konpromisoa hartu zuten 31 herrialderen koalizioa gatazka horretan "jokabide aktiboa izateko prest" agertu da, eta azpimarratu du ezin zaiola mugarik jarri Ukrainako Armadari edo beste herrialde batzuen elkarlanari: "Errusiak ezin du eragotzi Ukraina Europar Batasunerantz eta NATOrantz egiten ari den bidea".
EBko buruzagiek berretsi dute Ukrainari dagokiola bere lurraldearen inguruko erabakiak hartzea, "nazioarteko mugak ezin baitira indarrez aldatu".
Era berean, "Errusiaren aurkako presioari eusteko" konpromisoari eutsi diote, "isunak indartuz eta neurri ekonomikoak zabalduz".
"Ukrainak ziurtatua du gure elkartasuna Ukrainaren eta Europaren segurtasuna bermatuko duen bakea bilatzeko lanean dihardugun bitartean", azpimarratu dute adierazpenean.
Azken hilabeteetan Zelenskik behin eta berriz eskatu du buruzagi mailako batzar bat egitea Putinekin, eta Trumpek Ukraina, AEB eta Errusiaren arteko goi-bilera egiteko egin duen proposamena babestu du.
"Ukrainak bakea behar du, ez etenaldi bat"
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak AEBko presidentearen adierazpenari erantzunez esan duenez, bere herrialdeak "ez du errusiarren inbasioen arteko beste etenaldi bat nahi, benetako bake iraunkor bat baizik", epe luzerako segurtasuna bermatuko duena. Horren hitzetan, hori lortzeko ezinbestekoa da Europaren eta Estatu Batuen inplikazioa.
Balizko hiru aldeko goi-bilera batean, Trumpen hitzetan, "Errusiarekin bake akordio bat" bilatuko luke, "ez su-eten soil bat".
Zelenskiren arabera, lurralde gaiei buruzko edozein erabaki Ukrainaren parte-hartzearekin bakarrik hartu ahalko da; horrela, ateak itxi dizkie etorkizunean Kieven bizkar negoziatzen diren balizko kontzesioei.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.