Trumpek eta Putinek akordiorik gabe itxi dute Ukrainari buruzko Alaskako goi-bilera
Horren ostean, Trump eta Zelenski Washingtonen bilduko dira astelehenean, Alaskan izandako goi-bileraren inguruko xehetasun guztiak hizpide izateko asmoz.
Donald Trump AEBko presidenteak eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak akordiorik lortu gabe amaitu dute Ukrainako gerrari buruzko goi-bilera, Alaskan. Aurrerapausorik eman ez duten arren, bilera "sintonia onean" egin dute, eta azpimarratu dute euren arteko elkarrizketak beharrezko urratsak direla konponbide bat lortzeko.
Bileraren ostean Putinek berretsi duenez, Errusia prest dago gerra amaitzeko, betiere Moskuren "kezka legitimoak" kontuan hartzen badira eta Europan segurtasun oreka berrezartzen bada.
Donald Trump
"Orain Zelensky presidentearen esku dago Ukraina eta Errusiaren arteko bake akordioa lortzea"
Trumpen esanetan, bake akordio baten etorkizuna Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen esku dago orain. "Orain bere esku dago. Ukrainak ados egon behar du", adierazi du AEBko agintariak bileraren ostean egindako elkarrizketa batean.
Konpromiso formalik iragarri ez badute ere, bi buruzagiek esan dute hitz egiten jarraituko dutela, eta beste bilera bat egiteko atea zabalik utzi dute, noiz egingo duten zehaztu ez badute ere. Etorkizuneko bilera horretan, konpontzeko dauden gaiei heldu ahalko diete, oraingoan ez baitute su-etena lortu.
Zelenski eta Trump astelehenean bilduko dira Washingtonen
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak iragarri du onartu egin duela Donald Trump AEBko presidenteak Alaskako bileraren inguruko xehetasun guztien inguruan hitz egiteko egin dion gonbidapena. Washingtonen bilduko dira horretarako.
Trumpek eta Zelenskik "elkarrizketa luze eta nabarmena" izan dute telefonoz Alaskako goi-bileraren ostean, Ukrainako presidentearen hitzetan.
Donald Trump
"Dena ondo badoa, Putinekin bilera bat zehaztuko dugu"
Trump presidenteak bilera hirukoitza planteatu du berriro ere (AEB-Errusia-Ukraina).
AEBko presidenteak aurreratu duenez, Washingtongo hitzorduan "Errusiarekin bake akordio bat lortzea bilatuko du, ez su-eten soila". Gainera, Putinekin hiru aldeko bilera bat egiteko aukera ere aipatu du, "dena ondo badoa" Zelenskirekin egingo duen bileran.
Otsailaren amaieran, Trumpek eta Zelenskik eztabaida estua izan zuten Bulego Obalean. Ordutik, Ukrainako agintariak Etxe Zurira egingo duen lehen bisita izango da honakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.