Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelenskik 2022an erakutsitako batasuna mantentzeko eskatu dio Europari

"Bake justua" lortzeko fronte komun baten garrantzia azpimarratu du Ukrainako presidenteak.

zelenski-ucrania-ukraina-efe-2
Volodimir Zelesnki, Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak 2022an, Errusiarekin gerra hasi ostean, erakutsi zuten batasun berari eusteko eskatu die Europako herrialdeei. X sare sozialeko bere kontuan argitaratutako mezu batean adierazi duenez, kohesio kontinental horrek "bake justu bat izatera hurbiltzen laguntzen du, eta irmoki mantendu behar da".

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin bildu ostean egin ditu adierazpenok Zelenskik, astelehenean Donald Trumpekin bilera egin aurretik.

Europako hainbat buruzagirekin eta NATOren ordezkariekin batera joango da Washingtonera. Zelenskik eta Europako agintariek Estatu Batuetara egingo duten bidaiaren helburua Trumpek eta Putinek Alaskan egindako bilerak emandakoa ezagutzea da.

Von der Leyenekin batera, Mark Rutte NATOko idazkari nagusia eta Frantziako, Alemaniako, Italiako, Finlandiako eta Erresuma Batuko gobernuburuak joango dira Trumpekin hitz egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X