Sozialistek ez dute Bayrouren konfiantza mozioa babestuko, eta Frantziako Gobernuaren etorkizuna kolokan jarri dute
Aurrerakoiak eta ultraeskuindarrak irailaren 8an ados jarriz gero, Exekutiboak dimisioa aurkeztu beharko du.
Frantziako Asanblea Nazionala, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Frantziako Alderdi Sozialistak (PS) iragarri du ez duela babestuko François Bayrou lehen ministroak irailaren 8rako programatutako konfiantza mozioa. Sozialistak laugarren indar politikoa dira, eta, esandakoa beteko balitz, kolokan jarriko lukete Gobernuaren etorkizuna.
"Ez dugu François Bayrouren alde bozkatuko, eta berak ondo daki hori. Azken finean, alde egiteko erabakia hartu du", esan du Olivier Faure PSren lehen idazkariak. Horrekin batera, gogorarazi du Bayrouk gehiengo erlatiboa duela, zentroaren eta kontserbadoreen babesarekin.
Ildo beretik, Marine Le Penen ultraeskuindarrak eta Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoak (LFI) aurreratu dute Bayrouren konfiantzaren aurka bozkatuko dutela. Hogeita hamar diputatu ekologistek ere ezetz esango dute.
Gauzak horrela, aurrerakoiak eta ultraeskuindarrak irailaren 8an ados jarriz gero, Exekutiboak dimisioa eman beharko luke, eta beste gobernu krisi bat ireki, 2024koaren ostean. Orduko hartan, Emmanuel Macron presidenteak hauteskundeak aurreratu zituen, bere alderdiak Europakoetan izandako kolpearen ondorioz.
Faurek "imajinaezintzat" jo du bere taldeak iritzia aldatzea eta aldeko botoa ematea edo abstenitzea, lehen ministroak ez duelako zantzurik eman uztailean aurkeztutako aurrekontu orokorretarako neurri batzuk ez sartzeko. Izan ere, deitoratu duenez, aurrekontuok "inoizko bidegabeenak" dira, eta 2026an 44.000 milioi euro aurreztea dakar du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak urratsak eman ditu AEBk bultzatutako bake planean, akordio "justu" bat lortzeko, subiranotasuna galdu gabe
Zelenskik nazioarteko bazkideen babesa eskertu du eta gerraren amaierarako urrats "eraginkorrak" eta "bideragarriak" bermatzea eskatu du.
Marco Rubio, Trumpen bake planaren inguruan Ukrainako ordezkaritzarekin bildu ostean: "Dezente aurreratu dugu"
Trumpek Ukrainarako aurkeztu duen bake plana aztertzen ari dira Genevan Europako segurtasun arduradunak Ukrainako eta AEBko ordezkariekin. AEBko Estatu idazkariak ziurtatu du Ukrainako ordezkariekin izandako bilera "orain arteko emankorrena" izan dela.
Hezbollahko buruzagietako bat hil du Israelek, Beirut hegoaldean
Gutxienez beste lau pertsona hil eta beste 28 zauritu dituzte eraso horretan.
21 palesinar hil eta 83 zauritu ditu Israelek azken 24 orduetan, Gazan
Hamas mugimendu islamista palestinarrak ohartarazi du Gazako su-etena hausteko arrisku handia dagoela azken orduetako erasoen ondorioz, eta goi-mailako ordezkaritza bat bidali du Kairora, nazioarteko bitartekariekin egoera aztertzeko.
Iberiak eta beste konpainia batzuek bertan behera utzi dituzte Venezuelarako hegaldiak AEBk alerta igorri ostean
AEBko Abiazio Administrazio Federalak (FAA) ohartarazi du "kontu handiz" zeharkatzeko Karibe itsasoaren hegoaldea eta Hego Amerikako herrialdea.
Trumpek ziurtatu du bere bake proposamen polemikoa ez dela Ukrainarentzat duen "azken eskaintza"
"Bakea lortzea nahiko genuke. Aspaldi izan behar zen. Errusia eta Ukrainaren arteko gerra ez litzateke gertatu behar. Ni orduan presidente izan banintz, ez litzateke horrelakorik jazoko. Amaiera eman nahian gabiltza, modu batera zein bestera", gaineratu du.
Erregai fosilei aipamenik egiten ez dien amaierako dokumentu bat onartu dute COP30 biltzarrean
Greenpeace eta Ekologistak Martxan elkarteek Brasilgo goi-bileran adostutako akordioa kritikatu dute, erregai fosilen eta deforestazioaren alboratzea bazter uzten dituelako.
Brasilgo Poliziak Bolsonaro atxilotu du
Presidente ohia, estatu-kolpe saiakeragatik kondenatua, etxean betetzen ari zen atzipenaldia.
Hasi da G20ko liderren goi-bilera Johannesburgen, hutsune handiekin
Trump, Xi Jinping, Milei, Putin eta Sheinbaum dira bi eguneko bileran egongo ez diren agintarietako batzuk.
Ukrainarako Trumpen proposamenak "behin betiko bake akordio baterako oinarriak" finka ditzakeela uste du Putinek
Proposatutako planak "xehetasun guztien azterketa sakona" behar duela esan du, eta Kiev testuaren "aurka" dagoela aurreratu du.