Gazako Zerrendako Gobernuak ohartarazi du hegoaldea "gainpopulatuta" dagoela
"Gazako hiria okupatzeak krisi humanitario bat sortzea du helburu, ia 700 eguneko genozidioak iraun duen tragediari gehituta", azpimarratu du Gazako Gobernuak.
Hainbat pertsona, Gazako Zerrendan. Argazkia: Europa Press
Hamasen esku dagoen Gazako Zerrendako Gobernuak ziurtatu du hegoaldea "gainpopulatuta" dagoela, kontuan izanda Israelek Gazako hiria kontrolpean hartzeko berriki iragarritako planen arabera Gazan bizi diren milioi bat pertsona baino gehiago lekuz aldatu beharko liratekeela. Ildo horretatik, salatu du "iritzi publikoa engainatzeko eta eskala handiko nahitaezko desplazamenduaren krimena estaltzeko asmoz" Israelek kontrakoa esaten duela.
Israelgo Armadaren bozeramaile Achivay Adraeeren arabera, "hutsik dauden eremu zabalak" daude Zerrendaren hegoaldean, erdialdeko kanpalekuetan eta Mawasi inguruan, eta agintari gazatarrek ukatu egin dute hori.
Gazako Zerrendako Gobernuarentzat, adierazpen horiek Gazako eta Zerrendako iparraldeko herri palestinarraren irmotasuna hausteko "propaganda kanpaina" baten barruan kokatzen dira.
Ildo horretatik, Gazako Zerrendaren hegoaldea eta erdialdea "erabat gainpopulatuta" daudela dio, 1,25 milioi lagun desplazatu dira eta, iparraldeko bonbardaketa etengabeetatik ihes egin eta kanpin-denda inprobisatuetan bizi direnak, oinarrizko beharrak bete gabe.
Gainera, gehienak nekazaritza-lurrak dira, lur pribatuak edo bonben mehatxupekoak, eta ez dira egokiak Gaza hirian bizi den biztanleria ugaria hartzeko.
"Gazako hiria okupatzeak krisi humanitario bat sortzea du helburu, ia 700 eguneko genozidioak iraun duen tragediari gehituta", azpimarratu du Gazako Zerrendako Gobernuak.
Halaber, salatu du Israelek ezarritako nahitaezko desplazamendua "gerra krimena" eta "gizateriaren aurkako krimena" dela. Gazako Armadak 62.000 pertsona baino gehiago hil ditu Gazako Zerrendan 2023ko urritik.
Zure interesekoa izan daiteke
% 45,51ko parte-hartzea 16:00ak arte Portugalen, bi hamarkadatan izan den handiena
Azken hauteskunde lehiatuenetarikoa da gaurkoa, hiru hautagai ia berdinduta baitaude inkestetan. Datuak berretsiko balira, bigarren itzulira joan beharko lirateke hautagaiak.
AEBn bizi diren etorkinak kezkatuta, deportatzeko asmoa betetzen ari delako Trump
Maria mexikarra da, 38 urte ditu, eta deportatua ez izateko baimen berezi bati esker dago AEBn. Kezkatuta dago, ordea, immigranteak deportatzeko asmoa betetzen ari delako Trump, milaka agente kontratatuta. Beldurra baliatzen dute askotan: aurpegia estalita eramaten dute, armak eskuan eta oso modu bortitzak erabiltzen dituzte.
Muga-zergekin zigortutako Europako zortzi herrialdeak: "Groenlandiara tropak bidaltzea ez da inorentzat mehatxu"
Danimarkako, Finlandiako, Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako, Norvegiako, Suediako eta Erresuma Batuko gobernuek ohar bateratu batean diotenez, Groenlandiara tropak bidaltzea "Artikoan segurtasuna indartzea du asmo". Ingurumari horretan, EBko enbaxadoreek bilera dute arratsaldean, muga-zergei eman beharreko erantzuna adosteko.
Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"
Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.
AEBko Alderdi Demokrata Groenlandiako aliatuen aurkako muga-zergak galarazten saiatuko da Senatuan
Chuck Schumer Goi Ganberako buruzagi demokratak "ergelkeriatzat" jo du Trumpen mehatxua.
Europako herrialdeak igande honetan bilduko dira, Trumpen "mehatxuak" eta "xantaia" gaitzetsi ondoren
Trumpen neurriei erantzun bateratua emateko asmoa dute kaltetutako herrialdeek. AEBko presidentearen "mehatxu onartezinak" kritikatu dituzte, eta Frantziako agintaria Europako gainerako buruzagiekin bilduko da, "irmotasuna" erakusteko asmoz.
Jameneik esan du "milaka pertsona" hil direla protestetan, eta Trumpi egotzi dio horren ardura
Irango buruzagi gorenak nabarmendu duenez, "gertaera oso ankerrak jazo dira, hala nola gazteak meskitetan giltzapetzea eta bizirik erretzea, edo neskato, gizon eta emakume babesgabeak hiltzea, atzerritik hornitutako armekin". Testuinguru horretan, Iranen "gobernu berri bat ezartzeko unea" dela adierazi du Trumpek.
Trumpek ezarritako muga-zergei "erantzun bateratua" eman nahi die EBk
Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, Europak "oso jarrera irmoa izango du beti nazioarteko zuzenbidearen defentsan, edonon dela ere, eta, jakina, EBko estatu kideen lurraldetik hasita".
Netanyahuk dio AEBk ez zuela Israelekin koordinatu Gazarako Batzorde Exekutiboaren iragarpena
Ohar batean, tonu kritikoan hitz egin du AEBko Administrazioari buruz. Dena den, ez du sakondu Israelgo Gobernuak AEBeko presidenteak iragarritako zerrendarekin dituen desadostasunen inguruan.
Milaka lagun kalera atera dira Danimarkan eta Groenlandian Trumpen asmoen kontra protesta egiteko
Milaka pertsona bildu dira eguerdian Kopenhageko udaletxearen aurrean, eta protestak izan dira Aarhusen, Aalborgen, Odensen eta Koldingen. Arratsaldean beste manifestazio bat egin dute Groenlandiako hiriburuan, Nuuken.