40. Open Sestao Basque Country xake txapelketan ez da parte-hartzaileen banderarik ikusiko, jokalari israeldarrak daudelako
Antolatzaileek "Israelek Gazan egindako genozidioa" gaitzetsi dute, eta Palestinako bandera jarriko dute Las Llanasen.
Irailaren 12tik 18ra Sestaon (Bizkaia) egingo den 40. Open Sestao Basque Country xake txapelketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, partidak jokatuko diren mahaietan ez dituzte txapelketan parte hartuko duten xake-jokalarien herrialdeetako banderak jarriko, Israelgo xakelariek uko egin baitiote lehiaketan ez parte hartzeko egin dieten gonbidapenari, eta ez dutelako onartu nazioarteko federazioaren banderapean jokatzeko proposamena.
Open Basque Countryk eta Sestaoko Xake Klubak "Israel Gazan egiten ari den genozidioa" gaitzetsi dute.
CA Ajedrez Sestaok esan du aurten ahalegin berezia egin dutela txapelketa horri bultzada emateko, 40. edizioa beteko duelako. "Babes instituzionalari esker", 33 herrialdetako 250 jokalari bilduko ditu.
Antolatzaileen esanetan, ezin diote lizentzia duen jokalari bati parte hartzea eragotzi, baina "Israelek giza eskubideak sistematikoki urratu izana arbuiatzeko", herrialde horretako xakelariei txapelketan ez parte hartzeko gonbidapena egin zieten, eta, parte hartu nahi izanez gero, Nazioarteko Xake Federazioaren FIDE banderapean jokatzeko proposatu zieten, baina ez dute onartu.
Antolatzaileek adierazi dutenez, guztiek bota zituzten atzera bi proposamenak, eta Nazioarteko Xake Federazioaren erantzuna "irmoa" izan zen, israeldarrei ere parte hartzeko aukera eman behar dietela esanez. Onartu ezean, Open Basque Country txapelketak bere izaera ofiziala galduko luke, eta ezingo lieke punturik eman parte-hartzaileei.
Zure interesekoa izan daiteke
Guterresek ohartarazi du Nazio Batuak "finantza-krisi" baten atarian daudela
Honako herrialde hauek dira zordun handienak: AEB, Txina, Errusia, Venezuela, Brasil, Argentina, Mexiko eta Iran. NBEk finantza-krisi larriari aurre egin behar dio, eta 1.570 milioi dolarreko marka ezarri du ordaindu gabeko zorretan.
Epsteinekin lotutako hiru milioi orrialde argitaratu ditu Trumpen Gobernuak, tartean 2.000 bideo eta 180.000 irudi
Epsteinen Artxiboen Gardentasun Legeak abenduaren 19a ezarri zuen New Yorkeko finantzarioarekin lotutako dokumentu guztiak argitaratzeko epe gisa, eta, beraz, Trumpen Administrazioak teknikoki legea urratu du.
Milaka zuzik Eskoziako Lerwick herriko kaleak argitu dituzte Up Helly Aa jaialdi bikingoan
Jaialdi hau urtero ospatzen da Eskoziako Shetland uharteetan, Gabonetako denboraldiaren amaiera ospatzeko. Ekitaldirik ikusgarriena Lerwickeko kaleetan zehar egiten den zuzi-prozesioa da, bikingoen itsasontzi baten erreplika bati zuziak jaurtita amaitzen dena.
Kevin Warshek jaso du Trumpen babesa Erreserba Federalean (Fed) Jerome Powell ordezkatzeko
AEBko Senatuak izendapena berretsi behar du orain, Etxe Zuriak AEBko Banku Zentralari egindako presioen testuinguruan. Erakunde horren independentzia, ordea, funtsezkoa da inflazioa kontrolatzeko eta enplegua bultzatzeko.
Zelenskik uko egin dio Donbas uzteari eta Estatu Batuen segurtasun bermeak eskatu ditu bake akordioa sinatu aurretik
Ukrainako presidenteak esan du ez dela kontzesiorik egongo eta Washingtonekin egindako ituna giltzarria dela Errusiaren inbasio berri bat saihesteko.
Trumpek "asaldatzaile" eta "matxino" deitu dio ICEko agenteek Minneapolisen hildako Alex Prettiri
37 urteko erizaina hil baino 11 egun lehenago agenteei aurre egiten eta auto federal bati ostikoka erakusten duen bideo bat argitaratu ostean egin ditu adierazpenok AEBko presidenteak.
AEBk muga zergak ezartzearekin mehatxu egin die Kubari petrolioa saltzen dien herrialdeei
Kubako Gobernuak gogor gaitzetsi du Ameriketako Estatu Batuek ezarri nahi dien petrolio blokeoa, herrialdearen aurkako "eraso ekintza bortitza" dela iritzita.
Venezuelako aire-espazioa hegaldi komertzialei zabaltzeko agindu du Trumpek
Eguna amaitu aurretik beharrezko izapideak egiteko agindua eman du AEBko presidenteak. Bi herrialdeen arteko zuzeneko hegaldiak etenda daude 2019tik.
Iranen aurkako zigor gehiago adostu ditu EBk, errepresioa leporatuta
Drone eta misiletarako materialak eskuratzea zailtzea dute helburu, eta, aldi berean, aho batez erabaki dute Guardia Iraultzaile Islamikoa erakunde terrorista izendatzea. Gainera, errusiarren aurkako zigor berriak onartu dituzte, Ukrainako gerrarekin lotuta.
Alex Pretti ICEko agenteei aurre egiten, tiroz hil baino 11 egun lehenago, irudiotan
Estatu Batuetako albiste-atari batek argitaratutako irudietan ageri denez, Alex Pretti, urtarrilaren 24an Minneapolisen ICEko agenteek hildako 37 urteko erizaina, urtarrilaren 13an ere gogor jo zuen migrazio-poliziak, beste protesta batean.