Sei pertsona hil dituzte autobus baten aurkako erasoan, Jerusalemen
Israelgo Poliziak adierazi duenez, "neutralizatu" egin dituzte inplikatutako bi "terroristak", erasoaren ostean. Hamasek eta Jihad Islamikoak txalotu egin dute "erresistentziako bi borrokalarik" egindako erasoa.
Sei pertsona hil dituzte eta hainbat lagun zauritu, horietako zazpi larri, Jerusalemera sartzeko bidegurutze batean autobus baten aurka egindako erasoan.
Gideon Sa'ar Israelgo Atzerri ministroak (Hungariatik) prentsaurrekoan adierazi duenez, "eraso terrorista izugarriak" sei hildako utzi ditu, eta azpimarratu du herrialdea "terrorismo islamiko erradikalarekin gerran" dagoela. Era berean, azpimarratu duenez, "Europak eta nazioarteko komunitateak, herrialde guztiek, erabaki argia egin behar dute: Israelen alde edo jihadisten alde dauden".
Israelgo Poliziak X sare sozialean argitaratuako ohar batean adierazi duenez, Segurtasun Indarretako kide batek eta "inguruan zegoen" zibil armatu batek "neutralizatu" dituzte autobusaren aurkako erasoan parte hartu duten bi "terroristak". "Lekua garbitzen eta frogak biltzen ari dira".
Kan Israelgo irrati publikoak jasotako informazioaren arabera, erasoa bi pertsona armatuk egin dute. Autobus batera igo eta tiroka hasi dira, eurei tiro egin aurretik.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak erasoaren lekutik adierazi duenez, herrialdea "terrorismoaren aurkako gerra handi batean dago, fronte guztietan", eta agindu du Segurtasun Indarrek erasoari erantzun egingo diotela, The Times of Israel egunkariak jaso duenez.
Testuinguru horretan, Isaac Herzog Israelgo presidenteak nabarmendu du "goiz mingarria eta zaila" izan dela, eta deitoratu du "zibil errugabeak, emakumeak, gizonak eta haurrak basatiki eta zauritu dituztela, terrorista gaizto eta zitalek".
Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak (Hamas) txalotu egin du "erresistentzia palestinarreko bi borrokalarik" egindako "operazio heroikoa". "Okupazioaren kontrako krimenen eta gure herriaren aurka egiten duen sarraski-gerraren aurrean eman beharreko erantzun naturala da operazio hau", adierazi du.
Ildo horretan, taldeak ohartarazi du erasoa "mezu argia" dela. "Gazako hiria okupatu eta suntsitzeko eta Al Aqsa meskita profanatzeko (Meskiten Zabalgunean dago) Israelgo Gobernuak iragarritako planak ez dira zigorrik gabe geratuko", Palestinako Filastin egunkariak jaso duenez.
Era berean, Jihad Islamikoak goraipatu egin du "erresistentziako bi borrokalarik egindako operazio kualitatiboa", eta nabarmendu du "Israelgo erakundearen politika kriminalen gorakadari emandako erantzun naturala" dela. "Sentitzen dugu operazioaren arduradunen heriotza, eta haien heroismoa goraipatzen dugu. Palestinako gure herriari eskatzen diogu erantzuna areagotu dezala erakundearen Armadaren krimenen aurrean", gaineratu du, Israeli erreferentzia eginez.
Eyal Zamir Israelgo Armadako buruak Zisjordanian tropa gehiago jartzea agindu du, astelehen honetako erasoaren ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.