Albiste izango da: Sumud flotillaren aurkako erasoa, Pradales-EH Bildu bilera eta Frantziako Gobernua
Hauek dira astearte honetako albiste nagusietako batzuk:
- Sumud flotillaren aurkako erasoa: Tunisiako Sidi Bou Said portuan atrakatuta dagoen Sumud flotillaren ontzi nagusietako batek salatu du drone batek eraso egin diola goizaldean.
- Pradales-EH Bildu bilera: Eneko Andueza PSE-EEko buruarekin izandako bileraren ondoren, gaur EH Bilduren (16:00) eta EAJren (18:00) txanda izango da, Imanol Pradalesek hasitako bilera-sortaren baitan.
- Frantziako Gobernua: Frantziako Asanblea Nazionalak François Bayrou lehen ministroaren aurkako konfiantza mozioaren aurka bozkatu zuen atzo. Ondorioz, politikari zentristak dimisioa aurkeztu behar du, eta Emmanuel Macron presidentea bere bosgarren lehen ministroa izendatzeko erronkaren aurrean utzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte