Milaka palestinar ihesi ari dira Gazako hiritik: "Goazen tokiak ez dira seguruak"
Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazatu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.
Palestinar batzuk, Gaza hiritik aldentzen, hegoalderantz joateko asmoz. Argazkia: EFE
Milaka palestinar Gazako hiria utzi eta hegoalderantz joaten ari dira egunotan, beren ondasun guztiak aldean hartuta, Israelen etengabeko bonbardaketetan bidean hil daitezkeela jakitun.
"Goazen tokiak ez dira seguruak, herritarrak bonbardatzen dituzte: Gazako hiritik joaten direnak zein itzultzen direnak. Pertsona bat bilatzen ari direla esaten dute. Norbait bilatu ala ez, berdin bonbardatzen dute ingurua", esan du Adib Abderrahman Selimek.
Beste familia askorekin batera, Al Rashid errepidean da Selim, eta esan du ez direla euren borondatez joan, Israelgo tropen, droneen eta hegazkinen etengabeko suntsiketak behartuta baizik. Egunotan milaka palestinar ikus daitezke auto zein traktore gainean kokagunearen hegoalderantz joaten.
Erreskate taldeen datuen arabera, Gazako hirian babestuta zeuden 53.000 palestinarrek etxebizitza edo denda galdu dute astebete baino gutxiagoan, eraikinak sistematikoki suntsitu ostean, zazpi solairu baino gehiagoko 12 dorre tartean.
Testuinguru horretan, Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazatu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.
Selimen hitzetan, ondasun "gehienak" utzi behar izan dituzte atzean, eta ez dakite Al Mawasira iritsitakoan zein bizitza izango duten, Israelen esanetan "eremu humanitarioak" izan arren, hegoaldeko eremu horretan ere egiten baititu bonbardaketak.
Ostiral honetan, Israelek eraso egin du denda baten aurka, gatzgabetzeko planta batetik gertu, eta 27 pertsona zauritu dira. Gainera, bidaia ibilgailuren batean egiteak 3.000 sequel (760 euro inguru) baino gehiagoko kostua du, eta nekea, egarria eta ia bi urteko sarraskien akidura gehitu behar zaizkio horri.
"Sufrimenduak herri osoa harrapatu du. Egoera latza da, oso zaila", azpimarratu du, eta norbaitek nolabait gerra geraraz dezala eskatu du.
2023ko urritik, 64.700 palestinar baino gehiago hil dituzte Gazan, 19.000 haur tartean, gobernuz kanpoko erakundeek, NBEren berriemaileek eta adituek aspalditik genozidiotzat jotzen duten erasoaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.