Israelek lurreko operazio militarra abiatu du Gazan eta milaka herritar hegoaldera ihesi doaz
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak iragarri bezala, Armada israeldarra Gaza hiria hartzen ari da. Palestinar Aginte Nazionalak nazioarteari dei egin dio, esku hartu eta zibilak babestu ditzan. Lehen balantzearen arabera, 100 pertsona baino gehiago hil ditu gaur Israelek.
Israelgo Armadak erasoak gogortu ditu Gaza hirian, eta lurreko inbasioaren "lehen urratsak" ere egin ditu hiriburua hartzeko asmoz.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak berak baieztatu du erasoaldi "garrantzitsua" hasi dutela Gaza hirian, auzipetuta dagoen kasuetako batengatik epaitegira deklaratzera joan denean.
"Israelgo Defentsa Indarrak Hamasek Gaza hirian dituen azpiegiturak suntsitzen hasi da", adierazi du Avichai Adrai Israelgo Armadaren bozeramaileak X sare sozialean.
Halaber, hegoaldera mugitzeko deia egin die herritarrei, hiriburua "borroka eremua arriskutsua" dela argudiatuta. Ildo horretan, bizilagunen % 40 hiritik atera dela gaineratu du.
Israelgo Armadak azken hilabeteetan Gazako Zerrendan geroz eta lur gehiago okupartu ditu azken hilabeteetan, eta hori erakusten duen bideo bat argitaratu dute Israelgo Defentsa Indarrek X sare sozialean.
Aurrez, Israel Katz Defentsa ministroak iragarri du "Gaza sutan" dagoela eta Israelgo Armadak Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortu dituela gauean, X sare sozialean astearte goizean argitaratutako mezu batean.
"Ez dugu etsiko eta ez dugu atzera egingo misioa bete arte", azpimarratu du.
100 hildako baino gehiago
Egoera bertatik bertara jarraitzen ari diren kazetariek eta ospitaletako langileek zabaldutako informazioaren arabera, gaur 100 pertsona baino gehiago hil dituzte soldadu israeldarrek Gazan. Horietatik, 50 inguru Shifa Ospitalean zendu dira, Gazan egun geratzen den erietxe nagusienetakoa. Hildako gehiena umeak eta emakumeak dira, aipatutako iturrion arabera.
Halaber, airez zein lurrez egindako erasoek ehunka lagun zauritu dituzte.
Eta infernutik ihesi, milaka herritarrek hegoalderako bidea hartu dute.
"Hainbat hilabete" iraungo dituen ofentsiba
Effie Defrrin Israelgo Armadako eledunak gaur ziurtatu duenez, Gaza hiri osoa bereganatzeko "hainbat hilabete" beharko dituzte. "Hainbat hilabete beharko ditugu hiria suntsitu eta geureganatzeko", esan du.
Erantsi duenez, "gerra helburu guztiak bete" arte ez dute geratuko ofentsiba.
Dagoeneko, 65.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek, gerra abiatu zuenetik.
"Garbiketa etnikoa"
"Israelgo armadak Gaza hiria lurrez hartzeko operazioa beste urrats bat da Gazaren aurkako genozidio sistematikoan eta garbiketa etnikoan". Hala esan du Hamas erakundeak, eguerdian zabaldutako ohar batean. Ohartarazi duenez, gaur abiatutako operazioak Gazako Zerrendako giza-hondamendia areagotu baino ez du egingo.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.