ABCk bertan behera utzi du Jimmy Kimmelen telebista saioa Charlie Kirki buruz egindako iruzkinengatik
Pasa den asteleheneko saioan, Jimmy Kimmel umoregileak Donald Trump presidentearen bueltako jarraitzaileei leporatu zien Charlie Kirk ekintzaile ultrakontsebardorearen hilketarekin etekin politikoa atera nahi izatea.
Ameriketako Estatu Batuetako ABC telebista kateak Jimmy Kimmel Live umorezko late night arrakastatsuenetako bat bertan behera utzi du.
Jimmy Kimmel umoregilearen saioa parrillatik kendu dute, hain zuzen ere, aurkezleak Charlie Kirk ekintzaile ultrakontserbadoreari buruz egindako iruzkinengatik.
Pasa den asteleheneko saioan, Charlie Kirk ekintzaile ultrakontsebardorearen hilketarekin etekin politikoa atera nahi izatea leporatu zien Jimmy Kimmel umoregileak Donald Trump presidentearen bueltako jarraitzaileei, eta horren ondotik etorri da saioa bertan behera uzteko erabakia.
Donald Trump presidente estatubatuarrak erabakia txalotu du, eta Jimmy Fallon eta Seth Meyersen saioekin ere gauza bera egitea eskatu dio NBC telebista kateari.