Nor da Jimmy Kimmel eta zein dira bere programa bertan behera utzi ondorengo polemikaren gakoak?
Umorista ezagunaren "Jimmy Kimmel Live!" saioa bertan behera utzi izanak areagotu egin du adierazpen-askatasunari eta zentsurari buruzko eztabaida Ameriketako Estatu Batuetan.
Adierazpen-askatasunari eta zentsurari buruzko eztabaida areagotu egin da Ameriketako Estatu Batuetan, ABC telebista-kateak Jimmy Kimmel Live! umorezko late night arrakastatsua bertan behera utzi izanari Donald Trump presidentearen mehatxuak gehitu ostean.
Aipaturiko saioa parrillatik kendu dute, hain zuzen ere, Jimmy Kimmel aurkezleak Charlie Kirk ekintzaile ultrakontserbadorearen hilketari buruz egindako adierazpenengatik.
Kirk tiroz hil zuten irailaren 10ean, Utahko unibertsitate batean, aire zabalean egindako ekitaldi batean. Ustezko hiltzailea 22 urteko gizonezko zuri bat da, Tyler Robinson, eta Kimmelek bere saioan iradoki zuen hiltzailea errepublikanoa dela eta Alderdia Errepublikanoa ahal zuen guztia egiten ari dela harekin loturarik ez izateko eta egoerari etekin politikoa ateratzeko.
Asteleheneko saioak ezinegon handia sortu du Etxe Zurian. Horren harira, Brendan Carr Komunikazioen Batzorde Federaleko arduradunak (Trumpek izendatutakoa) aurkezlea "zigortu" ezean telebista-katearen aurkako neurriak hartuko zituztela esan zion ABC kateari. Horren ondotik, saioa bertan behera uztea erabaki zuen ABCk.
Emititzeko baimena kentzearekin egin die mehatxu Trumpek hedabideei
Bart, Trumpek emititzeko baimena kentzeko mehatxua egin die berarekin kritikoak diren hedabideei.
"Nonbait irakurri dut kanalen % 97 nire aurka daudela. Eta, hala ere, erraz irabazi nuen (presidentetzarako hauteskundeak) zazpi estatu giltzarrietan. % 97 nire aurka badaude, publizitate txarra da eta lizentzia baimena kendu beharko liekete", esan du Air Force One hegazkinean.
Trumpen mehatxuak ez dira hor gelditu, eta Jimmy Fallon eta Seth Meyers telebistako izar entzutetsuen saioak bertan behera uzteko deia egin dio azken orduetan NBC kateari.
Nor da Jimmy Kimmel?
Kimmel 1967ko azaroaren 13an jaio zen New Yorken, eta 2003az geroztik ABC telebista-kateko Jimmy Kimmel Live! saioa gidatzen zuen. Aldian behin, audientzia liderra izan ohi zen bere tartean, eta bere elkarrizketa eta esketx asko biralak egiten ziren.
Estilo satiriko berezia du, eta tokiko telebistan eta irratian lan egin zuen aurretik. Aktore eta ekoizle gisa ere lan egin izan du, eta Emmy sariak irabazi ditu komedia alorrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.