Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela abiatuko da NBEren 80. Batzar Nagusian
Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.
NBEren Batzar Nagusiaren artxiboko irudia. Argazkia: Wikipedia
Astearte honetan hasiko da, New Yorken, urtero munduko buruzagi nagusiak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusia. 80. edizioa polemikaz zipriztinduta iritsi da, abuztu amaieran AEBko Gobernuak erabaki baitzuen Mahmud Abbas presidente palestinarrari eta 80 funtzionario palestinarri Nazio Batuen Batzar Nagusian parte hartzen ez uztea, eta nazioartearen protestak gorabehera, ez du atzera egin erabaki horretan.
Nolanahi ere, Varsen Aghabekian Palestinako Aginte Nazionaleko Atzerri ministroa itxaropentsu agertu da Batzar Nagusia hasi baino lehen, "aste gogoangarria eta esanguratsua" izango delako, hainbat herrialdek Palestinako Estatua onartzea espero baita.
Aghabekianen ustez, Mendebaldeko potentzia handiek, hala nola Erresuma Batuak, Kanadak eta Australiak, ekimen horrekin bat egiteak "itxaropen mezu bat helarazten dio herri palestinarrari", Israelgo Armada Gazako hiriaren inbasioan murgilduta dagoen bitartean, bertako biztanle guztiak hegoaldera mugitzera behartuta.
"Okupazioa da eskualdeko ezegonkortasunaren eta herri palestinarraren sufrimenduaren funtsezko arrazoia", esan du, eta bi Estaturen aldeko apustua berretsi du.
Testuinguru horretan, Keir Stermar Erresuma Batuko lehen ministroak Palestinako Estatua onartu du ofizialki gaur arratsaldeko lehen orduan, eta gauza bera egin dute Kanadak, Australiak eta Portugalek ere. Hala, mundu osoko 150 herrialdek baino gehiagok onartzen dute Palestinako Estatua. Gaurko erabakiarekin, Palestinako Estatua aitortu duten G7ko lehen herrialdeak dira Erresuma Batua eta Kanada. Astelehenean bertan, Frantziak gauza bera egin du.
Analista askoren ustez, Palestinako Estatua aitortzeak ez du Israel Gazan egiten ari den erasoa geldituko, baina are nabarmenago utziko du AEBren eta Israelen bakardadea. Izan ere, gobernu ultraeskuindarren (Hungaria eta Argentina, besteak beste) eta Pazifikoko hainbat estatu txikiren babesa bakarrik dute.
AEBko hainbat kongresistak "zigorrak" jartzeko mehatxua egin diete Palestinako Estatua onartzen duten herrialdeei
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko 25 kongresistak gutun bat bidali diete Frantziari, Kanadari, Erresuma Batuari eta Australiari, NBEren Batzar Nagusian Palestinako Estatua aitortzeko asmoa dutela iragarri baitute.
Kongresista horien esanetan, erabaki hori "terrorismoarentzako saria" da, eta "zigor neurriak" hartuko dituztela ohartarazi dute.
Netanyahuk esan du Palestinako Estatua onartzearen aurka borrokatuko dela
"Nazioarteak datozen egunetan entzungo gaitu", ohartarazi du Israelgo lehen ministroak NBEren bilerara joan aurretik.
Netanyahu "egia" defendatzera igoko da berriro Batzar Nagusiko atrilera, eta bere estrategia defendatuko du: "bakea indarra baliatuz lortzea".
"Ez da estatu palestinarrik egongo", ohartarazi du, eta Palestinaren kolonizazio proiektuekin jarraituko dutela azpimarratu du.
"Mezu argia dut urriaren 7ko sarraskiaren ondoren Palestinako Estatua aitortzen duten buruzagientzat: terrorismoari sari handia ematen ari zarete", adierazi du Netanyahuk sare sozialetan argitaratutako bideo batean.
"Ez da gertatuko. Jordan mendebaldean ez da estatu palestinarrik egongo", gaineratu du Israelgo agintariak Londres, Ottawa eta Canberraren iragarpenari erantzunez.
Israelek "Judeako eta Samariako (Zisjordania) kolonoguneak bikoiztu ditu eta bide horretatik jarraituko dugu", nabarmendu du.
"Gure lurraren bihotzean estatu terrorista bat inposatzeko saiakera berri honi erantzuna Estatu Batuetatik itzultzen denean emango zaio. Itxaron", gaineratu du.
Bestalde, Bezalel Smotrich eta Itamar Ben Gvir buruzagi ultranazionalista eta ministro israeldarrek Israelek Zisjordania formalki anexionatzea planteatu dute igande honetan, Palestinako Estatua aitortzeko azken iragarpenei erantzuteko.
Smotrich Finantza ministro eta Alderdi Nazional Erlijiosoa-Sionismo Erlijiosoko buruak X sarean duen kontuan adierazi duenez, "Israelen aurkako maniobraren erantzun bakarra Judean eta Samarian (Zisjordania) herri juduaren aberriaren gaineko subiranotasuna hartzea eta Palestinako Estatuaren ideia zentzugabea behin betiko ezabatzea da".
Hala, hori egiteko eskatu dio, zuzenean, Likud alderdiko Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari: "Lehen ministro jauna, unea orain da, eta zure esku dago".
Ministroak azpimarratu du Zisjordania anexionatzeko proposamen zehatz bat aurkezteko asmoa duela Israelgo Ministroen Kontseiluaren hurrengo bileran.
Israel
Netanyahuk esan du ez dela Palestinako Estaturik egongo, eta Palestina onartzen duten herrialdeak mehatxatu ditu
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren esanetan, ez da Palestinako Estaturik egongo, eta Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek iragarpena egin ondoren, Palestina onartzen duten herrialdeak mehatxatu ditu .
"Ez da estatu palestinarrik egongo", ohartarazi du, eta Palestinaren kolonizazio proiektuekin jarraituko dutela azpimarratu du.
"Mezu argia dut urriaren 7ko sarraskiaren ondoren estatu palestinarra aitortzen duten buruzagientzat: terrorismoari sari handia ematen ari zarete", adierazi du Netanyahuk sare sozialetan argitaratutako bideo batean.
"Ez da gertatuko. Jordan mendebaldean ez da estatu palestinarrik egongo ", gaineratu du Israelgo agintariak Londres, Ottawa eta Canberraren iragarpenari emandako lehen erantzunean.
Israelek "Judeako eta Samariako (Zisjordania) asentamendu juduak bikoiztu ditu eta bide horretatik jarraituko dugu", nabarmendu du.
"Gure lurraren bihotzean estatu terrorista bat inposatzeko saiakera berri honi erantzuna Estatu Batuetatik itzultzen denean emango zaio. Itxaron", gaineratu du.
Bestalde, Bezalel Smotrich eta Itamar Ben Gvir buruzagi ultranazionalista eta ministro israeldarrek Israelek Zisjordania formalki anexionatzea planteatu dute igande honetan, Palestinako Estatuaren azken onarpenei erantzuteko.
Smotrich Finantza ministro eta Alderdi Nazional Erlijiosoa-Sionismo Erlijiosoko buruak X sarean duen kontuan adierazi duenez, "Israelen aurkako maniobraren erantzun bakarra Judean eta Samarian (Zisjordania) herri juduaren aberriaren gaineko subiranotasuna hartzea eta Palestinako Estatuaren ideia zentzugabea behin betiko ezabatzea da".
Hala, hori egiteko eskatu dio, zuzenean, Likud alderdiko Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari: "Lehen ministro jauna, unea orain da, eta zure esku dago".
Ministroak azpimarratu du Zisjordania anexionatzeko proposamen zehatz bat aurkezteko asmoa duela Israelgo Ministroen Kontseiluaren hurrengo bileran.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.