Nazioartean babes zabala eman diote Trumpek Gazarako duen planari
Proposamena, Hamasen errendizioa eta bi estatuen konponbiderako bidea irekitzea aurreikusten duena, ondo hartu dute Palestinako Aginte Nazionalak eta hainbat herrialde arabiarrek, tartean Egiptok eta Qatarrek. Europan, Espainian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan, gatazka desblokeatzeko aukera gisa hartu dute ekimena.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak 20 puntuko proposamena aurkeztu du, besteak beste, Gaza desmilitarizatzea, Israelgo Armada erretiratzea, bahituak trukatzea eta Washingtonek babestutako trantsizioa egitea, Tony Blair bitartekari dela.
Donald Trumpek ultimatuma proposatu dio Benjamin Netanyahuri: Hamasek plana onartu ezean, AEBk erabateko babesa emango dio Israeli erakunde islamista suntsitzeko. Proposamena, Hamasen errendizioa eta bi estaturen konponbiderako bidea irekitzea aurreikusten duena, ongi hartu dute Palestinako Aginte Nazionalak eta hainbat herrialde arabiarrek, tartean Egiptok eta Qatarrek. Europan, Espainian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan gatazka desblokeatzeko aukera gisa ospatu dute ekimena.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bahituak berehala askatzeko eskatu dio Hamasi, eta bake iraunkorra eraikitzeko "eztabaida sakona" egitea defendatu du. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroaren ustez, Trumpen proposamena "inflexio puntua" izan liteke, eta Italiak Washingtonen eta Europako kideen ahaleginak babestuko dituela azpimarratu du.
Luis Montenegro Portugalgo lehen ministroak txalotu egin du ekimena, "Portugalek beti defendatu dituen printzipioak gauzatzen dituelako". Bestalde, Dick Schoof Herbehereetako lehen ministroak espero du plan hori urrats serioa izatea bi estatuen konponbiderako bidean.
Erreakzioak goizaldean izan dira, eta nazioarteak ondo hartu du Gazako gerrari amaiera eman eta Ekialde Hurbilean bake iraunkorra lortzeko helburua duen plana.
Tony Blair
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak bake plana "ausarta eta inteligentea" dela esan du.
Hala adierazi du Aldaketa Globalerako Institutuaren bidez zabaldutako ohar batean. Bertan azpimarratu duenez, plana onartuz gero, "Gazari arintzea eman diezaioke eta herritarrei etorkizun hobea eta oparoagoa izateko aukera eman, eta, aldi berean, Israelen erabateko segurtasun iraunkorra eta bahitu guztiak askatzea bermatzen du".
"Bi urteko gerrari, miseriari eta sufrimenduari amaiera emateko aukerarik onena eskaintzen digu, eta Trump presidenteari bere lidergoa, erabakitasuna eta konpromisoa eskertzen dizkiot", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.