Sumud Flotillak salatu du Israelen atxilotutako kideek ez dutela laguntza legalik jaso
473 atxilotu Israel hegoaldeko espetxe batera eraman dituzte. Bertako iturriek adierazi dutenez, atxilotu gehienek berehala deportatuak izatea onartu dute. Bestetik, flotillako kide ziren parlamentari eta eurodiputatu italiarrak arratsaldean iritsi dira Erromara eta gainerako atxilotuak askatzeko eskatu dute.
Flotillako kideak, Axdodeko portuan kontrolak pasatzen. EFE.
Sumud Flotillak gaur salatu du Israelen atxilotutako kideetako batzuk ez dutela laguntza legalik jaso lehen orduetan. Adalah elkarteko abokatuak 331 atxiloturekin elkartzeko aukera izan zuten Ashdodeko portuan, eta Israelgo agintariekin izan zituzten audientzia "gogorrak" pasatzen lagundu zieten.
Baina beste hainbat kidek ezin izan zutela abokatuekin egon salatu dute, ez zietelako abokatuei haiekin biltzen utzi.
Israelgo agintariek Gazara laguntza zeramatela atxilotutako Global Sumud Flotillako 473 tripulatzaile Negev basamortuko (Israel hegoaldea) Saharonim espetxera eraman dituzte.
Adalah Flotillaren talde juridikoko kide Loubna Tuma abokatuak berri-agentziei jakinarazi dienez, hori da Israelek presondegira eramandako itsasontzietako bidaiarien kopurua.
Espetxeetako iturriek arratsaldean jakitera eman dutenez, atxilotu gehienek berehala deportatzea onartu dute. Deportatuak izatea onartu duten pertsonak hegaldiak izango dituzte Israel ahalik eta lasterren uzteko, ziurrenik datozen bi egunetan. Onartu ez dutenek, aldiz, epaile baten aurrean agertu beharko dute, eta epaile horrek erabakiko du haien nahitaezko deportazioari buruz. Hala, egun gehiago beharko lituzkete horretarako.
Espainiako ordezkaritza diplomatiko bat, Tel Aviveko kontsula buru, kartzelara joan da Espainiako nazionalitatea duten atxilotuei laguntza ematera. Oraingoz ez dago argi zenbatek onartu duten berehalako deportazioa eta zenbatek ez. Dena dela, Kanpo Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez, kontsulak eta bere taldeak zentro horretara joaten jarraituko dute, guztiekin kontaktuan jarri, libre egon eta Espainiara itzuli arte.
Bestalde, Flotilla osatzen zuten parlamentari eta eurodiputatu italiarrak Erroman daude jada. Ezkerreko Aliantza Berdeko Benedetta Scuderi, Alderdi Demokratako Annalisa Corrado, 5 Izar Mugimenduko Marco Croatti senataria eta PDko Arturo Scotto diputatua dira.
Horiek guztiek, oraindik atxilo dauden gainerako ekintzaileak askatzea eskatu dute lurreratu bezain laster. "Ondo gaude. Gure pentsamendua gainerako aktibistengana doa orain, ahalik eta lasterren aska ditzaten", adierazi dute.
Asteazken gauetik eta hamabi orduz, Israelgo Armadak banan-banan egin zien eraso flotilla osatzen zuten itsasontziei (40 baino gehiago). Bakar bat dago orain Mediterraneoan Gazara bidean: Marinette.
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean, 400 atxilotu baino gehiago lurrean eserita ikus daitezke, Itamar Ben-Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroa aurrean dutela, oihuka, "terrorista" deitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.