Gutxienez 34 pertsona hil dira Israelek Gazan egindako bonbardaketa berrien ondorioz
Hamasek bahitu guztiak askatzeko prest dagoela iragarri ostean egin dituzte erasoak. Israelek Gazan egiten ari den erasoaldia amaitzeko Trumpen plana negoziatu nahi du Hamasek.
Hildako bat Gazan. Artxiboko argazkia: Europa Press
Gutxienez 34 pertsona hil dira Gaza Hirian Israelek larunbat honetan egindako bonbardaketa berrien ondorioz. Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako eta Hamas mugimendu islamista palestinarrak negoziatzeke duen bake-plana abian jarri zain.
Al Shifa Ospitaleak baieztatu duenez, lau pertsona hil dira Al Tuffah auzoan, bonbardaketa baten ondorioz. Gainera, beste bost pertsona hil dira Israelgo jaurtigai batek Gazako mendebaldeko etxe baten kontra talka egin ostean.
Halaber, Israelen done batek Al Mawasiko (Palestinako erdialdeko kostaldea) kanpin-denda baten aurka egindako eraso batean bi haur hil direla ere jakin da bart, Sanad agentzia palestinarraren iturrien arabera.
Agentzia berak jakinarazi duenez, Israelgo indarrek eraso gehiago egin dituzte azken orduetan Yarmuk, Al Nafaq eta Ramzon Al Ghafri auzoetan, baita Gaza Hirian ere, familia palestinarrak gune horietara itzultzearekin batera.
Hamasek bahitu guztiak askatzeko prest dagoela iragarri ostean egin dituzte erasoak. Israelek Gazan egiten ari den erasoaldia amaitzeko Trumpen plana onartuko luke Hamasek, baina "bitartekarien bitartez berehalako negoziazioak" abiatzea eskatu du, horren inguruko "xehetasunak" eztabaidatzeko.
Hamasen oharraren ostean, AEBko presidenteak Gazako Zerrendako erasoak gelditzeko eskatu dio Israeli, eta Eyal Zamir Israelgo Estatu Nagusiko buruak, berriz, "bahituak askatzeko Trumpek proposatutako planaren lehen fasea ezartzeko prestaketan aurrera egitea" agindu du, xehetasun gehiagorik eman gabe.
Giza eskubideen NBEko kontalariek, nazioarteko erakundeekin eta gero eta herrialde gehiagorekin batera, genozidiotzat jo dute Israelek Gazaren aurka egindako erasoaldi militarra, Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako erasoen ostean 67.000 hildako baino gehiago utzi dituena, tartean 20.000 haur baino gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.