Netanyahu: "Lorpen handi bat eskuratzear gaude"
Bahituak datozen egunetan askatzea espero du Israelgo lehen ministroak, eta negoziazio talde bat Egiptora joatea agindu duela baieztatu du, bitartekariekin eta Hamasekin "xehetasun teknikoak lotzeko".
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak larunbat honetan adierazi duenez, bere Gobernua "lorpen handi bat eskuratzear" dago, eta datozen egunetan Hamasen esku dauden bahitu guztiak askatuko dituztela iragartzea espero du.
"Espero dut, Jainkoak nahi badu, datozen egunetan, Sucot egunean (urriaren 7tik 14ra ospatzen den jai judua), bahitutako guztien itzulera iragartzea, bizirik zein hilda ", esan du bere kabineteak larunbat gauean zabaldutako bideo batean.
Hamasek ostiral gauean Israelgo bahituak askatzeko prest dagoela esan zuenetik egin duen lehen agerraldia izan da. Donald Trump AEBko presidentearen plana da hamasek onartutakoa, Israel Gazan egiten ari den erasoaldia amaitzea helburu duena, baina zati batzuk negoziatzeko daude.
Netanyahuren arabera, Hamas "isolatuta" dago eta Trumpen plana onartu behar izan du, Israelek ezarritako "presio militar eta politiko handiagatik".
Netanyahuk baieztatu duenez, Ron Dermer ministroa buru duen talde negoziatzaile bat Egiptora joatea agindu du, Israelek onartutako planaren "xehetasun teknikoak lotzeko".
Bere asmoa negoziazioak epe jakin batera mugatzea da, eta "Hamas desarmatu" egingo duela eta desagertu egingo dela berretsi du.
"Hori bide diplomatikotik gertatuko da, Trumpen planaren arabera, edo bide militarretik, gure ekimenaren arabera", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.