Israelek eta Hamasek akordioa lortu dute Gazarako bake-planaren lehen faseari buruz
Akordioaren arabera, Hamasek 48 bahituak aske uztearen truke Israelek 2.000 bat preso palestinar libre utziko ditu. Donald Trump AEBko presidenteak eman du akordioaren berri, eta ondoren bi aldeek eta bitartekariek baieztatu dute.
Israelgo Gobernuak eta Hamasek Gazarako bake-planaren lehen fasea adostu dute ostegun goizaldean. Akordioaren arabera, Hamasek bahituak askatuko ditu Israelek 1.950 preso palestinar inguru libre uztearen truke, eta Israelen tropak adostutako eremuraino erretiratuko dira, Gazako Zerrendatik irten gabe.
Lau egunez negoziazioetan aritu ondoren lortu dute akordioa, bitartekarien bidez, Egipton. Israel eta Hamas ez ezik, Qatar, Egipto, Turkia eta Ameriketako Estatu Batuak parte hartzen ari dira negoziazioetan.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak egin du iragarpena sare sozialetan, eta Hamasek, Israelek eta Qatarrek eman dute akordioaren berri.
Trumpen arabera, baliteke bahituak datorren astelehenean askatzea. Gerora akordioaren inguruko xehetasunak ezagutzen dituen iturri batek Reuters agentziari azaldu dionez, larunbat eta astelehen bitartean izan daiteke.
Halaber, Gaza berreraiki egingo dutela berretsi du.
Akordioa 12:00etan sinatuko dute (11:00ak, Euskal Herrian), Reutersen arabera. Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala.
Erreakzioak
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak akordioa baloratu du, eta "Jainkoaren laguntzarekin" bahitu guztiak etxera ekarriko dituztela adierazi du. Hamasen esku jarraitzen duten 48 bahituetatik 20 inguru bizirik daudela uste dute.
Akordioaren gertuko iturriek Reuters albiste agentziari kontatu diotenaren arabera, Israelgo Gobernua 17:00etan elkartuko da (16:00ak, Euskal Herrian).
Bahituen senideek "emozio handiz" eta "kezkaz" jaso dute albistea, eta akordioa lehenbailehen onartzea eskatu diote gobernuari.
Hamasen esanetan, gerraren amaiera ekarriko du akordioak, hori bai, bermeak eskatu ditu Israelek erasoak eten ditzan, eta tropak Gazatik ateratzeaz gain, giza laguntza sar dadila utz dezan.
Nazio Batuen Erakundeak txalotu egin du akordioa, eta aldeei adostutakoa betetzeko dei egin die Antonio Guterres idazkari nagusiak.
Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea"
Israelgo Armada, edozein egoerari aurre egiteko prest
Eyal Zamir Israelgo armadaren buruak "defentsa sendoak" prestatzeko eta edozein egoerari aurre egiteko prest egoteko agindu die tropei, bart Israelek eta Hamasek adostutakoa aplikatzeko.
Horrez gain, oraindik Gazan dauden 48 bahituak Israelera eramateko gertu egoteko ere eskatu die.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.