PALESTINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek dio Hamasek bart entregatutako laugarren gorpua ez dela bahitutako inorena

Israelek adierazi du Hamasek emandako lau gorpuetako bat ez dela bahituena. Bitartean, Gazako hondakinen artean gorpuak bilatzen jarraitzen dute.

JERUSALÉN, 13/10/2025.- El rehén Nimrod Cohen en Jerusalén, tras su liberación este lunes. El Ejército de Israel confirmó que los últimos 13 rehenes que quedaban con vida en Gaza están ya en manos de la Cruz Roja, que los conducirá a Israel, informa un comunicado castrense. EFE/Ejército de Israel SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Israelgo Armadak baieztatu duenez, Hamasek bart entregatutako lau gorpuetako bat ez da bahituena, Auzitegi Medikuntzako Institutuaren arabera. 

Entrega Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioaren parte zen,  baina oraindik 21 bahitu edo gorpu daude milizia palestinarren esku.

Gorpuak itzultzeko atzerapenaren ondorioz, Israelgo Gobernuak Rafahko pasabidean laguntza humanitarioa murrizteko mehatxua egin zuen, baina asteazken honetan kamioiak Egiptotik sartzen hasi dira berriro.

Hamasek eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak ohartarazi zuten gorpuak bilatzea zaila dela, Gazako suntsiketaren eta komandanteen heriotzaren ondorioz. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 67.000 hildakoez gain, 10.000 gorpu inguru hondakinen azpian daude oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X