Sébastien Lecornu makronistaren gobernuaren aurkako bi zentsura-mozioek porrot egin dute
Ezkerreko LFIk aurkeztutako mozioa babestu du Marine Le Penen eskuin muturrak baina, hala ere 271 boto lortu ditu, aurrera egiteko behar zituen 289 botoen azpitik; Le Penen Bilgune Nazionalak aurkeztutakoak, berriz, 144 boto lortu ditu.
Sébastien Lecornu, gaur, Asanblea Nazionalera iritsi denean. EFE.
Frantzia Intsumisoaren ezkerrak (LFI) eta Marine Le Penen eskuin muturrak Sébastien Lecornuren bigarren gobernuaren aurka aurkeztutako bi zentsura mozioek ez dute makronista erorarazteko nahikoa babes lortu Asanblea Nazionalean.
LFIren mozioak, Marine Le Penen eskuin muturrak babestuta ere, 271 boto lortu ditu, aurrera egiteko behar zituen 289 botoen azpitik; eta Le Penen Bilgune Nazionalak aurkeztutakoak, berriz, 144 boto.
LFIk, komunistek, berdeek eta eskuin muturrak iragarria zuten LFIren mozioa babestuko zutela; Errepublikanoek eta, batez ere, Alderdi Sozialistak, ordea, kontrako bidea hartu dute, oro har.
Horrela, Bilgune Nazionalak hemezortzi botoko tarte estuagatik soilik baztertu du LFIk gobernuaren aurka aurkeztutako zentsura mozioa, Alderdi Sozialistak Lecornuri aukera bat emateko hartutako erabakiari esker. Babes hori ez diote musutruk eman, ordea, sozialistek, trukean pentsioen erreforma 2028ko urtarrilera arte (2027ko udaberrirako aurreikusitako presidentetzarako hauteskundeak pasa arte behintzat) bertan behera utziko duela hitz eman die Lecornuk.
Euren mozioak jasotako zartakoaren ostean, Mathilde Panot LFIko Asanblea Nazionaleko taldeburuak iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidentea kargutik kentzeko beste mozio bat aurkeztuko dutela.
Panotek, halaber, Alderdi Sozialistako ekintzaile eta boto-emaileei dei egin die Olivier Faureren buruzagitza sozialistatik aldentzeko". Faurek, bere aldetik, LFIren zentsura mozioaren alde bozkatu dutenen "hipokrisiaren" aurka egin du.
"Hipokrisia dago Asanblea honetan", izan ere, zentsura mozioa babestu dutenek "badakite, onartuko balitz, gobernuak bere aurrekontua lege berezi baten bidez ezarriko lukeela, eta borrokatzen omen duten horren aurkako guztia Frantziako herriari inposatu egingo litzaiokeela", 2026rako Estatuaren kontuak negoziazio parlamentarioan aldatzeko aukerarik eman gabe.
Bestalde, Jordan Bardella Bilgune Nazionala ultraeskuindarraren presidenteak deitoratu duenez, "gehiengo negoziatzaileak bere posizioak salbatzea lortu du gaur, interes nazionalaren kaltetan", eta sare sozialetan iragarri duenez, frantziarrak dira "aurrekontu zigortzaile baten sarraski sozial eta fiskala jasateko prestatzen ari direnak".
"Gaur mozioari uko egin dioten guztiak izango dira herrialdearen etorkizuneko sufrimenduaren erantzule", esan du Bardellak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ez du frogarik ikusten Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak krisia sare sozialetan aprobetxatzeko saiakerak antzeman zituela baieztatu du.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.