Ordu aldaketa bertan behera uzteak izango lukeen eraginari buruzko txosten juridikoa prestatzen ari da Brusela
Neguko ordu aldaketaren atarian, ordu aldaketa bertan behera utzi eta ordutegi bakarra ezartzearen alde agertu da EBko Garraio komisarioa. Bere hitzetan, "ebidentzia zientifikoak" daude ordua aldatzeak herritarrei "kalte" egiten diela ziurtatzen dutenak.
Ordu aldaketa bertan behera uzteak izango lituzkeen ondorio praktikoak eta legalak aztertzen ari da Europar Batasuneko zerbitzu juridikoa, gaiaren inguruko eztabaida zabaldu eta erreforma berrabiarazteko asmoarekin. Apostolos Tzitzikostas EBko Garraio komisarioak aurreratu du berria, Europar Parlamentuaren gaurko osoko saioan.
Bere hitzartzean, 70eko hamarkadaz geroztik indarrean dagoen ordu aldaketa baliogabetzearen alde agertu da, gizartean eta ekonomian eragiten dituen "gorabeherengatik". Horiek guztiak aztertu eta ondorioak mahai gainean jartzeko, txosten "xehea" prestatzen ari direla azaldu du. "Europarrek urratsak nahi dituzte eta nire helburua aurrera egitea da. Iritsi da, behingoz, urtaro aldaketetan egiten den ordu aldaketarekin amaitzeko ordua", erantsi du.
Neguko ordu aldaketarako bi egun geratzen direnean —larunbatetik iganderako gauean izango da—, politikari kontserbadoreak defendatu du ordua aurreratzeak edo atzeratzeak "mundu osoari eragiten" diola, eta "gehienek" ez dutela gogoko. Aldaketa horrek "herritarrei kalte" egiten diola frogatzen duten "ebidentzia zientifikoak" daudela ere ziurtatu du. "Herritarren aldartean eta indarrean" eragin zuzena izateaz gain, "produktibitatea murrizten" dela nabarmendu du.
Aitortu du, gaur-gaurkoz, gaiaren inguruko adostasunik ez dagoela EBko estatu kideen artean eta "lan asko" dagoela egiteko. Horrekin batera, txalotu egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eztabaida ireki izana. Tzitzikostasen arabera, herrialde askok egin dute bat, dagoeneko, proposamenarekin.
Europako Batzordeak 2018an proposatu zuen ordu aldaketa bertan behera uzteko erreforma. Orduko hartan, herrialde bakoitzari aukera eman zitzaion udako edo neguko ordutegia aukeratzeko, baina ekimenak ez zuen aurrera egin. Europako Parlamentuaren babesa bazuen, baina inpaktuaren inguruko azterketarik ez zegoenez, estatu kideen artean erreformak ez zuen aurrera egiteko adina gehiengorik lortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.