Mendebaldeko Sahara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fronte Polisarioak errefusatu egin du NBEren ebazpena, eta "autodeterminazio eskubidea" aldarrikatu du baldintza "negoziaezin" gisa

Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimenduak salatu duenez, "Marokoren okupazioa legitimatu egiten du" autonomia proposamenak.

Miles de saharauis acudieron este jueves a la cuarta convocatoria de protestas esta semana contra la iniciativa estadounidense para el Consejo de Seguridad de la ONU que propondría una autonomía en Marruecos para el Sáhara Occidental, ante lo que los manifestantes aseguraron que "prefieren seguir siendo refugiados a marroquíes". "Ahora más que nunca queremos la dignidad, ser refugiados en Argelia (más que ser marroquíes), queremos la libertad como todos los pueblos", declaró a EFE Ali, un manifestante indignado como muchos de los asistentes a la protesta de hoy, la cuarta consecutiva. Durante la manifestación, que terminó con una multitudinaria marcha por una de las carreteras que atraviesan el desierto argelino, los saharaius cargaron contra el presidente de Estados Unidos, Donald Trump, a quien culpan de intentar "cambiar la ley internacional".

Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamentua, Aljerian. Argazkia: EFE.

Fronte Polisarioak uko egin dio "autodeterminazio eskubidea" bermatzen ez duen Mendabaldeko Saharako negoziazioetan parte hartzeari.

Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimenduak adierazi duenez, "Marokoren okupazioa legitimatu egiten du" NBEko Segurtasun Kontseiluak onartutako ebazpenak; izan ere, testuak Mendebaldeko Saharako autonomia onartzen du, baina Marokoren subiranotasunaren mende.

"Fronte Polisarioak zalatzen du gatazka larriagotu baino ez dutela egingo zuzenbide estatua, justizia eta bakea epe laburrean interes politikoengatik sakrifikatzea helburu duten alde bakarreko ikuspegiek", esan du mugimendu independentista sahararrak.

Proposamenak "aurretiazko baldintzarik gabeko" negoziazioak babesten ditu, betiere Marokoko autonomia proposamena oinarri hartuta. Aldeko 11 botorekin, 3 abstentziorekin eta kontrako botorik gabe onartu dute; Aljeriak, baina, ez du bozketan parte hartu.

Polisarioak azaldu duenez, ebazpenak "aurrekaririk gabeko desbideratze arriskutsua" bilatzen du, lehen zirriborroak ez baitu "autodeterminazio eskubidea" aipatu ere egiten. Erakundearen arabera, proposamena "gatazka bere alde behin betiko amaitzeko" Marokoren saiakera da.

Hala ere, Fronte Polisarioak adierazi du prest dagoela Marokorekin "bake prozesuan inplikatzeko eta zuzeneko negoziazioak hasteko". Hala ere,  "negoziaezina" da, horren arabera, autodeterminazio erreferendum bat egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi