Trumpek jarrera aldatu du eta Epsteinen artxiboak sekretupetik ateratzearen alde bozkatzeko eskatu die errepublikanoei
"Ez dugu ezer ezkutatzeko", adierazi du AEBko presidenteak sare sozialetan. Ordezkarien Ganberan astearte honetan egingo da bozketa, baina agiriak publiko aurretik Senatuak onartu eta Trumpek sinatu behar du.
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan astearte honetan egingo den bozketa batek ikusmin handia sortu du herrialdean, Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik atera ala ez bozkatu behar baitute. Azken orduetan, Donald Trump presidente estatubatuarrak bere jarrera aldatu du—Epstein eta biak urtetan lagun minak izan ziren—eta agiriak publiko egitearen alde bozkatzeko eskatu die Alderdi Errepublikanoak Ordezkarien Ganberan dituen kideei.
Ezkutatzeko ezer ez dutela iritzita, Ordezkarien Ganberako errepublikanoek Epsteinen artxiboak argitaratzearen alde bozkatu beharko luketela adierazi du Trumpek, Truth Social sare sozialetan argitaratutako mezuan.
Auziari lotuta, Justizia Departamentua demokrata ezagun asko ikertzen ari dela gogora ekarri du Trumpek, tartean, Bill Clinton, Reid Hoffman eta Larry Summers.
Azken asteetan hainbat alderdikidek Epstein auzian gardentasuna eskatu dute (Marjorie Taylor Greene, Trumpen lehen agintaldian bere sostenguetako bat izan zena) eta ildo horretan Alderdi Errepublikanoko hainbat kide "erabiliak" izaten ari direla deitoratu du Trumpek. Halaber, agiriak desklasifikazioari buruzko bozketa eskatuz egindako eskaera batek hainbat errepublikanoren babesa jaso du.
Etxe Zuriko maizterraren iritziz, demokratak atentzioa desbideratu nahian ari dira errepublikanoen "arrakastaz" hitz egin ez dadin.
Pasa den astean argitaratutako Epsteinen e-mail batzuen arabera, Trumpek bazuen pederastaren jokabideen berri eta biktimetako batekin "hainbat ordu" igaro zituen.
Ordezkarien Ganberan bihar egingo da bozketa, baina agiriak publiko aurretik Senatuak onartu eta Trumpek sinatu behar du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jara ezkertiarra eta Kast ultraeskuindarra lehiatuko dira bigarren itzulian, Txileko presidente izateko
Hautagai ofizialistak botoen % 26,7 eskuratu ditu lehen itzulian, bigarren gelditu den hautagai ultraeskuindarraren aurretik (% 24,1). Hala ere, abenduaren 14ko bigarren itzuliari begira ezkerrak aukera oso gutxi ditu presidentetza eskuratzeko, izan ere, oso litekeena da eskuineko blokeak eskuin muturreko hautagaia babestea.
Hasi da boto zenbaketa Txileko hauteskunde presidentzialetan
Jeannette Jara egungo presidentearen ministro ohia izango litzateke irabazlea inkesten arabera, baina bigarren itzulira Kast edo Kaiser ultrekin joan beharko luke, eta zaila izango luke gobernatzea eskuindarrek bat eginez gero.
Netanyahuk berretsi du "inolaz ere" ez duela onartuko estatu palestinarra sortzea
Ostiralean, AEBk Nazio Batuen Erakundean duen misioak komunikatu bat igorri zuen, Segurtasun Kontseiluaren ebazpen proiektu bat babestuz. Astelehenean bozkatuko dute, eta Palestinan estatu bat sortzeko balizko bide bat aipatzen du horrek.
Maduro eta chavistak kalera atera dira AEBren aurrean indar erakustaldia egiteko
Lau milioi pertsona baino gehiago atera dira kalera, eta presidenteak aberria defendatzeko konpromisoa hartzeko eskatu die herritarrei.
Trumpek muga-zergak kendu dizkie hainbat nekazaritza-produkturi; kafeari, bananari eta haragiari, besteak beste
Erabakiak Trumpen ohiko jarreraren aldaketa dakar; izan ere, muga-zergen beharra defendatu du bere agintaldiaren hasieratik.
Industrialde batean izandako leherketa handi batek hainbat zauritu utzi ditu Buenos Aires probintzian
Leherketa Ezeizako industriagune batean gertatu da, eta gutxienez 15 pertsona zauritu dira, tokiko hedabideen arabera.
Trumpek esan du dagoeneko erabaki duela Venezuelan zer pauso emango duen, baina ez du argitu zer egingo duen
"Drogen sarrera gelditzeko aurrerapen asko" egin dituztela azpimarratu du AEBko presidenteak, eta bere herrialdea ez dela "Hego Amerikako Gaza" izango erantzun dio Madurok.
Hainbat hildako eta zauritu Stockholmen, autobus batek harrapatuta
Oraingoz ez dago argi gertaera zerk eragin duen. Ingurua itxi dute, eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira.
Parisko tren-geltokia hustu dute, polizia-operazio baten ostean
Fiskaltzak azaldu duenez, Poliziak gizon bat atxilotu du, labana batekin mehatxuka ikusi ostean.