IRAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi pertsona hil dira Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko deitutako hainbat manifestaziotan

Manifestazioak igandean hasi ziren Teheranen, eta dozenaka hiritara zabaldu dira azken egunotan, besteak beste, Isfahan, Kerman, Kermanshah, Hamadan eta Qom hirietara. Iran krisi ekonomiko larrian dago, urteko % 42ko inflazioarekin.

TEHRAN (IRAN(Islamic Republic Of)), 29/12/2025.- Iranian shopkeepers and traders protest against the economic conditions in Tehran, Iran, 29 December 2025. Iran is experiencing an economic crisis as the value of its currency declines as a result of tensions between Iran, Israel, and the USA as well as sanctions implemented by the US and EU against Iran. (Protestas, Teherán) EFE/EPA/STRINGER

Protesta jendetsua Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko. Argazkia: EFE

Gutxienez zazpi pertsona hil eta 33 zauritu dira Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko asmoz herrialdeko hainbat tokitan deitutako manifestazioetan.

Zehazki, hiru pertsona hil dira bart Lorestango mendebaldeko probintziako Azna hirian izandako elkarretaratze batean, eta 17 zauritu dira. Tokiko hedabideen arabera, manifestari batzuek agenteei aurre egin diete, Poliziaren egoitzari eraso egin eta hainbat patruilari su eman ostean.

"Istiluak eragin dituzten manifestariak arma zuriekin eta su-armekin sartu dira poliziaren egoitzan, agenteei armak kentzeko eta eraso egiteko saiakeran. Horrek liskarrak eragin ditu bi aldeen artean", adierazi du Irango Tasnim hedabideak.

Halaber, beste bi pertsona hil dira hego-mendebaldeko Lordegan hirian, segurtasun indarrekin izandako liskarretan. Antza denez, hainbat pertsona pneumatikoak erre eta gobernuaren eraikin batzuk kaltetu dituzte, besteak beste, Irango Gobernazioaren egoitza eta banku batzuk.

Manifestazioak igandean hasi ziren Teheranen, eta dozenaka hiritara zabaldu dira azken egunotan, besteak beste, Isfahan, Kerman, Kermanshah, Hamadan eta Qom hirietara.

Irango egoera ekonomikoak okerrera egin ondoren hasi ziren protestak, baina azken egunotan beste kutsu politiko bat hartu dute manifestazioek, Errepublika Islamikoaren aurkako kontsignekin, hala nola "Diktadorearen heriotza", baita monarkiaren itzuleraren aldeko leloekin ere, 1979ko Iraultza Islamikoaren ondorioz eraitsitako Pahlavi dinastiari aipamen eginez.

Iran krisi ekonomiko larrian dago, urteko % 42ko inflazioarekin, eta azarotik abendura bitartean, berriz, puntuz puntuko inflazioa % 52tik gorakoa izan da.

Halaber, riala (Irango txanpon ofiziala) etengabeko debaluazioan da, AEBk eta NBEk Teheranen programa nuklearragatik eta agintarien kudeaketa txarragatik ezarritako nazioarteko zigorrek presionatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X