Euskadiko eta Nafarroako gobernuek nazioarteko legeria errespetatzeko eskatu dute
Imanol Pradales lehendakariak esan du "gertutik, etengabe eta kezkaz" jarraitzen ari direla Venezuelako egoera, "historikoki errotutako euskal komunitate ugaria baitago bertan". Chivitek, bestalde, gogor gaitzetsi du AEBren erasoa, iritzita nazioarteko eskubidea eta Venezuelaren subiranotasuna urratzen dituela.
Imanol Pradales lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritza "gertutik, etengabe eta kezkaz" jarraitzen ari dela Venezuelako egoera, "historikoki errotutako euskal komunitate ugaria baitago bertan". X sare sozialean zabaldu duen mezuan, Europar Batasunaren jarrerarekin bat egin du, "nazioarteko legedia eta Nazio Batuen gutuna errespetatzea" eskatu du, eta "multilateralismoa, elkarrizketa eta diplomaziaren defentsa" aldarrikatu ditu "bakerako eta gatazkak konpontzeko bide gisa".
Lehendakariaren ustez, "nazioarteko zuzenbidea berme guztiekin errespetatu behar da, demokrazia eta askatasuna herrialdera itzultzea ahalbidetuko duen trantsizio erreala ziurtatzeko. Venezuelarren oinarrizko eskubide eta askatasun guztiak babestuko dituen demokrazia, bai eta haien jardun askea eta subiranotasun osoa ere".
Azkenik, gogora ekarri du "bi euskal herritarrek Venezuelan jarraitzen dutela kartzelan, gutxieneko berme judizialik gabe".
Chivite: "AEBk nazioarteko zuzenbidea eta Venezuelaren subiranotasuna urratu ditu"
Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek gogor gaitzetsi du AEBren erasoa, iritzita nazioarteko eskubidea eta Venezuelaren subiranotasuna urratzen dituela.
Sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean, ohartarazi du Trumpek ez diela nazioarteko legeei jaramonik egin, "indarrez sartu baita AEBn Venezuela".
EAEko alderdien erreakzioak
EAJ "kezkatuta" agertu da "Estatu Batuek nazioarteko araudia hautsi dutelako", eta "nazioarteko zuzenbidea errespetatzea" exijitu dio AEBko Gobernuari. Halaber, esan du espero duela venezuelarrek "erregimen demokratiko bat izateko trantsizio politikoa" egiteko aukera izatea.
Gogorrago mintzatu da EH Bildu, AEBk "Venezuelako Bolibartar Errepublikari eraso" diola salatu baitu, eta nazioarteko zuzenbidearen printzipio guztiak urratu dituztela erantsi du. Ildo beretik, Arnaldo Otegi koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak "gogor" salatu ditu gertakariak, eta "Estatu Batuek Venezuelako herri burujabearen aurka egindako eraso inperialista eta Nicolas Maduro presidentearen bahiketa" arbuiatu ditu.
PSE-EEk ez du oraingoz adierazpenik egin, eta EAEko PPk Alberto Nuñez Feijooren erreakzioa zabaldu besterik ez du egin.
Podemos Euskadik "irmo" gaitzetsi du AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoa, eta "giza eskubideen zein demokraziaren defentsaren kontrakoa" dela nabarmendu du. "Inperialismo klasikoaren adierazpen bat da", azpimarratu du. Ezkerreko taldearen arabera, "indarkeria ezin da tresna politikotzat hartu eta ezin dira erasoak justifikatu. Bakea eta subiranotasuna ez dira negoziagarriak".
ELA sindikatuak AEBk Venezuelako herriaren aurka egindako erasoak gaitzetsi ditu, eta Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramounten eskaintza berriaren ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berberak eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.