Gaur iritsiko dira Madrilera Venezuelak aske utzi dituen bi preso bilbotarrak
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Puerto Ayacuchon atxilotu zituzten, Venezuelako Amazonas estatuko hiriburuan. CNIren eta Venezuelako oposizioarekin lotura izatea leporatu zieten. Espainiako Gobernuak hasieratik ukatu ditu akusazio horiek.
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez bilbotarrak aske utzi zituen atzo Venezuelak, eta gaur bertan iritsiko dira Madrilera, handik etxerako bidea har dezaten. CNI Espainiako zerbitzu sekretuetako kide izatea eta Nicolas Maduro presidentearen aurkako atentatua prestatzen aritzea leporatuta, 2024ko irailean atxilotu zituzten biak.
Jorge Rodriguez Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak presoak askatuko zituztela iragarri zuen atzo goizean, eta handik ordu gutxira baieztatu zuten libre utzi dituzten aurreneko presoen artean zeudela bi euskal herritarrak. Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako Ministerioak ohar batean azaldu zuen espainiar nazionalitatea duten bost preso askatu dituztela denera.
Oharrean, Jose Manuel Albaresek zuzentzen duen Ministerioak albistea txalotu zuen, eta bere "poza" adierazi die aske geratu diren herritarrei zein haien familiei.
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Puerto Ayacuchon atxilotu zituzten, Venezuelako Amazonas estatuko hiriburuan, Kolonbiako mugatik oso gertu. CNIren eta Venezuelako oposizioarekin lotura izatea leporatu zieten. Espainiako Gobernuak hasieratik ukatu ditu akusazio horiek.
Lehen erreakzioak
Albistea zabaldu orduko, erreakzioak bata bestearen atzetik iritsi ziren. Imanol Pradales lehendakaria izan zen hitz egiten aurrenetakoa, X sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez. Bertan, aurreratu zue gaur itzuliko direla etxera bi bilbotarrak. "Andres Martinez eta Jose Maria Basoa bihar itzuliko dira etxera, Maduroren erregimenaren erabakiagatik Venezuelako espetxe batean urtebete eta erdi modu bidegabean atxilotuta egon ondoren", idatzi zuen.
Biei Eusko Jaurlaritzaren "babes osoa" azaldu ondoren, "nazioarteko legezkotasuna, oinarrizko berme judizialak eta giza eskubideak" eskatzen jarraituko dutela ziurtatu zuen.
Bide beretik, Aitor Esteban EBBko presidentea "pozik" agertu zen, eta gogor salatu zuen bi bilbotarrek Venezuelan bizi izan duten "espetxealdi bidegabe eta arbitrarioa". "Aspalditik zain geunden albistea da. Espetxealdi bidegabe eta arbitrarioa. Ongi etorri", idatzi zuen sare sozialetan.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ere presoak askatzea berri ona dela esan zuen. "Venezuelan urtebete baino gehiago atxikita eman duten espainiarren askapena ospatzen dugu", idatzi zuen Sanchezek X sarean.
Hainbat ekimen
Atxilotu zituztenetik, Basoaren eta Martinezen senideek hainbat ekimen egin dituzte. Besteak beste, joan den urriaren 23an, adierazpen bat irakurri zuten Eusko Legebiltzarrean, Venezuelako Gobernuari euren etxekoak askatzeko exijituz. Barbara Basoak, Jose Maria Basoaren arreba, esan zuen akusazio guztiak faltsuak direla, eta ez dagoela leporatzen zaizkien delituak frogatzeko inolako zantzurik.
Abenduaren 23an, berriz, Espainiako presidenteak hartu zituen bi familiak, eta hitz eman zien eskura dituzten baliabideak erabiliko dituztela, bi presoak lehenbailehen askatzeko eta aberriratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramountek beste eskaintza bat egin ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berbera eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.