MEXIKO-AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sheinbaumek berretsi du AEBrekin koordinatzen ari dela, eta Mexikoren subiranotasuna ez dela negoziatzen

Mexikoko presidentea munduko edozein herrialderekin eta, bereziki, AEBrekin hitz egiteko prest agertu da, baina argi utziz iparraldeko bizilagunaren aurrean ez dela makurtuko.

MEX2288. ACAPULCO (MÉXICO), 09/01/2026.- La presidenta de México, Claudia Sheinbaum, habla durante una rueda de prensa este viernes, en la ciudad de Acapulco (México). EFE/David Guzmán
Sheinbaum, Mexikoko presidentea. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak kartel mexikarrei "lurretik erasotzen" hasiko dela esan ostean, Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteak berretsi du "koordinazioa" egongo dela AEBko Gobernuarekin, baina ohartarazi duenez, "independentzia eta aberriaren subiranotasuna ez daude negoziazio mahaian".

"Hitz egiten, negoziatzen eta lanean ari gara, baina gauza bat ez dago negoziazio mahaian: aberriaren independentzia eta subiranotasuna", adierazi du agintariak Guerrero estatuan egindako bisitan.

Mexikoko presidentea munduko edozein herrialderekin eta, bereziki, AEBrekin hitz egiteko prest agertu da, baina argi utziz iparraldeko bizilagunaren aurrean ez dela makurtuko.

Trumpek Mexikoko kartelei "lurretik erasotzen" hasiko dela esan ostean egin ditu Mexikoko presidenteak adierazpen horiek; izan ere, urtero AEBko "250.000 edo 300.000 herritar hiltzea" leporatu zien.

Ostiral goizeko agerraldian, Sheinbaumek esan zuen AEBrekiko komunikazioa estutuko duela, eta Kanpo Harremanetarako idazkari Juan Ramon de la Fuenteri eskatu diola AEBko Estatu Departamentuko idazkari Marco Rubiorekin edo Trump presidentearekin biltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X