Europako hainbat herrialdek Groenlandian tropak zabaltzeko atea ireki dute, "Artikoan segurtasuna mantentzeko"
Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandiaren kontrola "onean edo txarrean" bereganatzeko egindako mehatxuen aurrean, Europako hainbat herrialdek eta NATOk esan dute prest daudela tropak zabaltzeko inguru horretan, "Artikoan segurtasuna mantentzeko".
Danimarkak hainbat zaintza-ariketa iragarri ditu, eta horrek presentzia zabala ekarriko du uhartera. Operazio horrekin bat egin dute Erresuma Batuak, Suediak, Norvegiak, Alemaniak, Finlandiak eta Frantziak, eta Europako beste zenbait herrialdek, hala nola Espainiak, ez dute baztertzen tropak zabaltzea ere, baina ez dute erabakirik hartu.
Alemaniak esplorazio talde bat bidaliko du ostiralean uhartera, NATOko beste kide batzuekin batera, Artikoko ustezko mehatxu errusiar eta txinatarren aurrean segurtasuna bermatzeko aukerak ebaluatzeko.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi duenez, "datozen egunetan" bere herrialdeak "lurreko, aireko eta itsasoko baliabideak" bidaliko ditu Groenlandiara, eta gaur Europako misioan parte hartzeko iritsi diren militarrei gehituko zaizkie.
Estoniak adierazi du Danimarkak iragarritako ariketa militarrak planifikatzen "laguntzen" ari dela, eta ziurtatu du, "eskatuz gero", tropak bidaltzeko prest dagoela.
Herbehereek Errege Itsas Armadako ofizial bat bidaliko dute, NATOk eskualde artikoan jardun aurretik aztertze-misio batean parte hartzeko. Era berean, atea ireki dio tropak inguru horretan hedatzeari.
Bere aldetik, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak ez du baztertu Espainiak Europako misio militarrean parte hartzea, baina "gertaerak ez aurreratzea" eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko indarrek beste petrolio-ontzi bat konfiskatu dute Kariben
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek "Veronica" petrolio-ontzia konfiskatu dute ostegun honetan Karibeko uretan, Washingtonek Venezuelako petrolio gordinari ezarritako blokeoa urratzea egotzita. Seigarren operatiboa izango litzateke, Trumpen Administrazioak Kariben konfiskazioak eta igortutako ontziak blokeatzen hasi zenetik.
NASAren "Crew-11" misioa Lurrera itzuli da, astronauta bat gaixo dabilelako
Joan den urtarrilaren 8an, NASAk misioaren amaiera aurreratzeko eta tripulazioko lau kideak Lurrera ekartzeko erabakia hartu zuela iragarri zuen. Lehen aldiz aurreratu da Nazioarteko Espazio Estazioko misio baten amaiera kide baten osasunagatik; izan ere, estazioak ekipo mediku aurreratuak dituen arren, ez dago prestatuta diagnostiko konplexuak egiteko.
Bi hildako eta zauritu bat Thailandian, garabi bat eraikitzen ari zen zubiaren azpiko errepidera erorita
Bangkoken, autobideko zubi batean garabi bat erori eta gutxienez bi lagun harrapatu ditu azpian. Hil egin dira biak. Bezperan, Thailandian abiadura handiko trena eraikitzeko erabilitako beste garabi bat erori eta 32 bidaiari hil ditu, eta 66 zauritu.
Venezuelan "elkar ulertzeko garai politikoa" datorrela iragarri du Delcy Rodriguezek
Donald Trump AEBko presidentea Maria Corina Machado Venezuelako oposizioaren buruarekin bilduko da gaur Etxe Zurian.
Poliziak pertsona bat tirokatu du Minneapolisen, Renne Good hil eta astebetera
AEBko Segurtasun Nazionalerako Departamentuak jakitera eman duenez, zaurituak Immigrazioko eta Aduanetako agenteari eraso egin dio atxilotzera joan direnean, eta Poliziak tiro eginez erantzun du.
Iranek aireko espazioa ireki du berriro, ia bost orduz itxita egon ostean; tentsioa handia da AEBrekin
Donald Trump AEBko presidenteak bere aholkulariei esan dienez, Iranen aurkako ekintza militar "azkarra eta zuzena" izan beharko litzateke, NBC Newsen arabera.
Danimarkak eta AEBk "goi mailako lantalde bat" eratu dute, Groenlandiari buruzko "desadostasunak bideratzeko"
Estatu Batuetako, Danimarkako eta Groenlandiako ordezkaritzen arteko bilera akordiorik gabe amaitu da, arratsaldean, Etxe Zurian.
Danimarkak iragarri du presentzia militarra indartuko duela Groenlandian, NATOko aliatuekin
Gogorarazi du iazko udan handitu egin zutela uhartean zuen presentzia, hainbat ekimenekin; besteak beste, Aliantzako lau herrialderekin egindako maniobrak aipatu ditu.
Trumpek erdiko hatza atera dio "pedofiloen babeslea" oihukatu dion Fordeko langile bati
Donald Trumpek erdiko hatza atera dio Fordeko langile bati, Detroiteko auto fabrikara egindako bisitan, langileak "pedofiloen babeslea" oihukatu ostean.