Protestak Iranen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango aire-espazioa ekiditeko gomendioa egin die AESAk Europako airelineei

Agentziak ohartarazi du Irango aireko defentsak alarma egoeran daudela, eta horrek handitu egiten duela aireontzi zibil bat mehatxu gisa oker identifikatzeko arriskua.

AME5343. BOGOTÁ (COLOMBIA), 14/01/2026.- Captura de la pagina Flightradar24 donde se visualiza en tráfico aéreo sobre y alrededor de Irán. El Gobierno de Irán notificó en la madrugada de este jueves el cierre de su espacio aéreo durante poco más de dos horas, según la página de rastreo de vuelos Flightradar24. EFE/ Flightradar24 /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Aste honetan, Iranek hainbat orduz itxi du aire-espazioa. Argazkia: EFE

Aire Segurtasuneko Europako Agentziak (AESA) Irango aire-espazioan ez jarduteko eta inguruko herrialdeetan zuhurtzia areagotzeko gomendatu die ostiral honetan Europako airelineei, eskualdean dagoen tentsioa eta AEBren balizko esku-hartze militarra direla eta.

Kolonian (Alemania) egoitza duen agentziak ohartarazi du Irango aireko defentsak alarma egoeran daudela, eta horrek handitu egiten duela aireontzi zibil bat mehatxu gisa oker identifikatzeko arriskua.

AESAren arabera, arma eta aireko defentsa-sistema ugari egoteak eta horiek erabiltzeak, aurreikusi ezin daitezkeen estatuaren erantzunekin batera, baita lurretik airerako misil-sistemen balizko aktibazioak ere, arrisku handia sortzen dute altitude eta maila guztietan dabiltzan hegaldi zibiletarako.

Gainera, AEBk esku-hartze militarra egingo balu, ezin da baztertu Ekialde Hurbilean AEBk dituen base militarren aurkako errepresaliak egotea. Horrek arrisku gehigarriak eragin ditzake inguruko herrialdeetako aire-espazioan, Iraken kasu.

Hori dela eta, AESAren ustez, airelineek Irango aire-espazioa saihestu beharko lukete, eta inguruko herrialdeetako aire-espazioan kontingentzia-planak ezarri, bereziki estatubatuarren baseen inguruetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X