Lecornuk aurrekontuak adosteari uko egin dio eta dekretu bidez onartzea negoziatuko du
Lecornuk eta bere kabineteak aurrekontuen proposamen bat jarriko dute mahai gainean, eta horren inguruan alderdiekin negoziatuko dute, ez hainbeste aldeko botoa eman dezaten, baizik eta dekretu bidez onartu ostean etorriko den zentsura-mozioaren alde ez dezaten bozkatu.
Sebastien Lecornu Frantziako lehen ministroaren Gobernuak uko egin dio 2026ko aurrekontuak adosteari, gehiengo parlamentario nahikorik ez baitauka; dekretu bidez onartuko ditu eta negoziatuko duena Gobernua erortzea saihesteko formula bat izango da.
"Aukera guztiak eman dizkiogu eztabaidari", baina "iritsen da une bat, zienetan errealitatea aiotrtu behar den", azaldu du ostiral honetan Amelie de Montchalin Ogasun ministroak, Gobernuaren biraketa hori justifikatzeko; azken asteotan uste zuten posible izango zela eztabaidatzen ari diren aurrekontuak bozkatuko zituen gehiengo parlamentario bat lortzea, baina ez da hala izan.
France 2 telebista kateari egindako elkarrizketa batean, De Monchalinek esan du, inflexioa argudiatzeko, "saboteatzailetzat" jo zituenen jarreragatik izan dela, Parlamentuko arkuaren bi muturretako bi taldeei erreferentzia eginez: Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa (LFI) eta Marine Le Penen Elkarte Nazionala (RN). Izan ere, bere ustez, Parlamentuko eztabaidetan "nahita" aritu dira zuzenketak bozkatzen, aurrekontuak aplikaezinak izan zitezen.
Hemendik aurrera gertatuko dena da Lecornuk eta bere kabineteak aurrekontuen proposamen bat jarriko dutela mahai gainean, eta alderdi politikoekin negoziatuko dutela, ez hainbeste proposamenaren aldeko botoa eman dezaten, baizik eta dekretu bidez onartu ostean halabeharrez etorriko den zentsura-mozioaren alde bozka ez dezaten.
2026ko aurrekontuak ezin izan ziren onartu onartu behar ziren garaian, joan den urtearen amaieran, gehiengo nahikorik ez zegoelako, eta Exekutiboak abenduaren erdialdean lege berezi batera jotzea erabaki zuen, aurrekontu luzapen moduko bat egon zedin, urtarrilean eztabaidarekin jarraitu nahi zuela adieraziz.
Orain bi aukera ditu teknikoki aurrekontuak aurrera ateratzeko, lehenengoa Konstituzioaren 49.3 artikulua, zentsura-mozio baten mende jartzen duena automatikoki, eta bestea dekretuen bidez, oposizioko taldeek zentsura-mozio bat aurkezteko ateak irekitzen dituena hori ere.
Gobernuak azpimarratu du aurtengo kontu publikoetarako ezinbesteko baldintzetako bat dela defizitak gehienez barne produktu gordinaren (BPG) % 5ekoa izatea, 2029an gehienez % 3ra murrizteko Europako bazkideekin hartutako konpromisoa bete ahal izateko.
2025ean, lehen aurrerapenen arabera, defizita BPGaren % 5,4koa izan zen, 2024an % 5,8ra igo ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.