Trumpek bete egin du mehatxua: muga-zergak ezarri dizkie Europako zortzi herrialderi Groenlandia babesteagatik
Danimarkak, Norvegiak, Suediak, Frantziak, Alemaniak, Erresuma Batuak, Herbehereek eta Finlandiak % 10eko muga-zerga ordaindu beharko dute otsailetik aurrera, eta % 25ekoa ekainaren 1ean hasita, AEBk "Groenlandia osorik erosteko" akordioa lortu arte.
Trump, Etxe Zurian kazetarien galderei erantzuten. Artxiboko argazkia: EFE
Mehatxu zena iragarpen bihurtu dute. Donald Trump AEBko presidenteak jakinarazi du Danimarkari eta Groenlandiara tropak bidali dituzten Europako zazpi herrialdeei (Norvegia, Suedia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak eta Finlandia) muga-zergak ezarriko dizkiela, AEBk uhartea erosi arte.
Otsailaren 1etik aurrera, % 10eko muga-zergak izango dituzte zortzi herrialde horietako produktuek. Gerora, ekainean, % 25era igoko ditu, AEBk "Groenlandia erabat eta osorik erosteko" akordioa itxi arte.
Ohi bezala, Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez egin du iragarpena Trumpek. Horren arabera, herrialde horiekin "berehala negoziatzeko prest" dago, eta esker txarrekoak izatea egotzi die.
Muga-zergak, presio neurri gisa
Muga-zergak Trumpen bigarren agintaldiaren ikurretako bat dira, merkataritza bazkideak negoziatzera behartzeko tresna politiko bihurtu baititu AEBko presidenteak. Brasili, esaterako, % 50eko muga-zergak ezarri dizkio Jair Bolsonaro presidente ohiari emandako tratuagatik, eta beste horrenbeste egin du Indiarekin, Errusiako petrolioa erosteagatik.
Muga-zergen aukera iradoki eta biharamunean heldu da baieztapena, eta Danimarkan eta Groenlandian protesta jendetsuak egin diren egunean. Trumpek Groenlandia bere egiteko dituen asmoen aurrean, Danimarkak uhartean duen presentzia militarra areagotu du aste honetan, eta Frantzia, Alemania, Suedia, Norvegia, Finlandia eta Herbehereak batu zaizkio, tropak bidaltzeko asmoa dutela iragarrita.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Espainiarekin merkataritza eteteko mehatxua egin du, Iranen gerrari buruz duen jarreragatik
El Ejecutivo español ha respondido a Trump que cumple sus compromisos con la OTAN y con la defensa europea, y le ha advertido que, si quiere revisar la relación bilateral, deberá respetar la legalidad internacional y los acuerdos entre la UE y Estados Unidos.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.
EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du
Europar Batasuneko Kanpo ministroek azken orduotako erasoak salatu dituzte, eta Ormuzko itsasartean zirkulazioa etetea saihesteko eskatu dute, besteak beste.
Irango buruzagi berriekin negoziatzeko prest agertu da Trump
"Hitz egin nahi dute, eta onartu egin dut; beraz, haiekin hitz egingo dut", adierazi du telefonoz egin dioten elkarrizketa batean. Hala ere, ez du zehaztu noiz hasiko diren negoziatzen. Bestalde, Omango Atzerri ministro Badr al Busaidik ziurtatu du Irango bere kide Abas Araqchik esan diola eginahalak egingo dituela erasoak gelditzeko eta egonkortasuna berreskuratzeko"
Khameneiren ondorengoa aukeratu arte herrialdea zuzenduko duen triunbiratua osatu du Iranek
Lehen begiratuan, badirudi Alireza Arafi klerikoa Irango kupulatik eta segurtasun estamentutik urrun dagoela, baina oso inplikatuta dago klerikoen eguneroko zereginetan.