Europako Parlamentuak EB-Mercosur akordioa geldiarazi eta Europako justiziara bidali du
Europar Batasunak Hego Amerikarekin duen merkataritza libreko akordio polemikoa blokeko auzitegi gorenera bidaltzearen alde bozkatu du asteazken honetan Europako Parlamentuak, Batasuneko itunekin bateragarria den azter dezan. Bi urte ere jo dezake prozesuak, eta, akordioa ezereztera ere irits liteke.
Europako Parlamentuak Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa Europar Batasuneko Justizia Auzitegira (EBJA) bidaltzea erabaki du asteazken honetan, Europar Batasuneko gorteak EBko itunekin bateragarria den azter dezan. Erabaki horren ondorioz, tramitazioa geldiarazi da, epaileek beren iritzia eman arte; bi urte ere jo dezake prozesuak, eta akordioa ezereztera ere irits liteke.
Aldeko 334 botorekin, kontrako 324rekin eta hamaika abstentziorekin, Europako Parlamentuak oniritzia eman dio asteburuan Mercosurrekin sinatutako akordioak Europar Batasuneko itunak errespetatzen ote dituen zalantzan jartzen duen eta europako ezkerrak bultzatutako mozioari.
Ezbaian dago, batetik, akordioak barne hartzen duen oreka-mekanismoaren legez baliozkoa den —izan ere, hainbat eurodiputaturen ustez, Europar Batasunaren autonomia arautzaileari eragin dioezaioke—, eta, bestetik, hura onartzeko aukeratutako lege-oinarria, merkataritzan oinarritutako akordioaren kapituluak estatuetako parlamentue baimendu gabe onartu ahal izatea ahalbidetzen baitu.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, horrelako kontuen inguruko iritziak emateko 18 eta 24 hilabete artean behar izaten dituzte, batez beste, baina Gorteak "erabateko kontrola" du prozeduren gainean, eta "egoerak hala eskatzen duenean, lehentasuna eman diezaioke iritzi-eskaera bati".
Europako Parlamentuko hainbat kidek bezperan ohartarazi zuten bozketa oso estua izango zela, eta testua EBJAra bidalita akordioaren berrespena atzeratzearen aurkako jarrera agertu zuten, bereziki Donald Trumpek Groenlandiara tropak bidaltzeagatik egindako muga-zergen mehatxuen aurrean.
Europar Batasunak inoizko merkataritza itunik handiena sinatu zuen larunbatean Mercosurreko kide diren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin.
Igandean Paraguain ituna sinatzen izan zen Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak gaurko saioan une "historiko" gisa defendatu du ituna osoko bilkuraren aurrean. Bozketaren ostean, erabakia deitoratu du, eta egoera aztertuko duela esan du, xehetasun gehiago eman aurretik.
Olof Gill EBren Merkataritzako bozeramaileak prentsaurreko batean esan duenez, Bruselaren iritziz, Europako Parlamentuak EBJAra jotzea "ez dago justifikatuta", eurodiputatuen kezka eta zalantzei erantzuteko Europa mailako neurriak hartu baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.